Orixe BHI-ko 3.DBH-ko 19 ikasle gara. Gipuzkoako Foru Aldundiak "Gazteen Gipuzkoa" egitasmoa martxan jarri zuen Gipuzkoak etorkizunean izango dituen erronkei aurre egiteko proposamenak egin ditzagun. Guk aukeratu dugun erronka zaborren murrizketa eta kudeaketa da eta gure inguruko gazteak informatu eta kontzientziatzeko Zero Zabor Orixe web orria sortu dugu.

GAIA ETA DEFINIZIOA

ZABORRAREN KUDEAKETA

Gehiegi kontsumitzen dugu, ondorioz zabor asko sortzen dugu.

Horrez gain, Gipuzkoa lurralde txikia izanik, ez dago zaborra metatzeko lekurik. Bestalde, Gipuzkoan birziklatze tasa %48,8-koa da, ondorioz, oraindik ere hobetzeko aukera badago.

Alde batetik, jendea gehiago kontzientziatu daiteke eta bestetik, birziklapen sistema hobetu beharra dago. Gainera, kontsumitzen ditugun produktuek gehiegizko bilgarri edo paketatzeak dituzte eta plastikozko poltsen erabilera murriztu beharra dago.

Birziklatzen edo berrerabiltzen ez dugun zaborra desagertarazteko erabiltzen ditugun metodoak kutsagarriak dira guretzat eta ingurumenarentzat.