HITZAURREA

GAIA

Aukeratu dugun gaia zaborren kudeaketa da.

DEFINIZIOA

Zabor asko sortzen dugu Gipuzkoan eta lurralde txikia izanik, ez ditugu behar adina baliabide hauek deuseztatzeko. Hauek deuseztatzean ingurumena kutsatzen dugu. Jendea kontzientziatu beharra dago eta birziklapen sistema eraginkorra sortu. Plastikoaren erabilera murriztea ere beharrezkoa da.

EGUNGO EGOERA ETA ERRONKA

Gure erronka nagusiak Gipuzkoan sortzen diren zaborrak murriztea da. Gaur egungo egoera ez da egokiena. Zaborraren %48,8 bakarrik birziklatzen da Gipuzkoan.

IKERKETAREN MOTIBAZIOA

Ikusi dugu zaborraren kudeaketa arazo larria dela gaur egun, eta etorkizunean eragin handiagoa izango duela ingurumenean, beraz, baita gugan ere. Lurra garbi eta osasuntsu egotea nahi dugu, gu ondo bizitzeko oinarrietako bat hori delako. Biharko egunean gure bizimodua eta ingurumena osasuntsua izateak bultzatu gaitu proiektu hau egitera eta gai hau aukeratzera.

INTERESA

Beste gai batzuk mahaigainean izan ditugun arren, berdintasuna, gizarte gorrotoakā€¦ adibidez, Maslowen piramidean oinarrituz, zaborren kudeaketa aukeratu dugu gai nagusi gisa. Piramide honek dioenez, arazo moralez arduratzeko, lehenengo funtsezko gauzak eduki behar ditugu. Oinarrizko beharrak asetu ondoren, hasi gara arazo moralez kezkatzen baina, gure ustez, zaborren arazoa oinarrizkoa da eta hori konpontzean, beste arazo moralez kezkatzen hasi gaitezke .

HELBURUAK

    • Hondakin gutxiago sortu
    • Janari soberakinak murriztea eta kudeatzea
    • Jendea kontzientziatu kanpainen bidez
    • Jasoketa sistema hobetu
    • Gehiegizko paketatzea murriztea
    • Plastikozko materialen murrizketa