GIPUZKOAKO EGOERA ETA SISTEMAK

Gipuzkoan birziklatu beharra ikusi zenetik, birziklatze tasa asko handitu da; oker ez bagaude, azken bost urteotan bikoiztu egin da. Esfortzua handia izateaz gain, txalotzekoa ere bada; Europako beste toki batzuetan harriturik dabiltza hain denbora eskasean gurean lortu den emaitza ikusita. Zabor bilketaren birziklatze tasa altu horiek, %70 inguruan, lortzeko era ezberdinak izan dira: sistema mistoa (Legazpikoa), atez atekoa (Hernanikoa) edo edukiontzi behartuta (Tolosakoa) etab. Horrekin argi geratu da metodoa ez dela hain garrantzitsua, denon ardura den helburua epe batean lortzea baizik.

Bukatzeko, errauskailu bat martxan jartzeak, daraman kostuekin, birziklatze politika zorrotz bat zehaztu gabe, izugarrizko galerak ekar diezazkigukeela; ingurumenarekikoa, energetikoa eta ekonomikoa. Horretaz gain, Europako Batasunetik 2020rako iristen zaigun araudia, hots, birziklagarria dena birziklatzea, ia ezinezkoa izango litzateke betetzea.

3 SISTEMAK HAUEK DIRA:

ATEZ-ATEKOA:

Atez ateko hondakin bilketa hondakinak biltzeko sistema bat da. Bilketa etxebizitzaz etxebizitza eginez hondakin organikoa, papera, plastikoak eta bestelako materialak gaika biltzen ditu, birziklatu edo materialki baliozta daitezen, erraustu edo zuzenean zabortegira isuriz alferrik galdu beharrean. Sistema honen aldeak:


5. EDUKIONTZIA:

Bostgarren edukiontziko sistema borondatezko gaikako bilketan oinarritzen da. Hau da, herritarrek hondakinak gaika banatzeko aukera dute, baina ez betebeharra. Ez dago inongo kontrolik ezta neurri zuzentzailerik ere. Gipuzkoan, 5. edukiontziaren sistemarekin lortu dira emaitza onenak

Sistema honek, Zubietako erraustegiaren beharra dauka. Zubietara joango liratekeen hondakinen %30a (urtean 65.000 tona) eskoria eta (urtean 13.000 tona) errauts toxiko bilakatuko lirateke.

JASOKETA SISTEMA MIXTOA: etxebizitza bakoitzak erabaki dezake zein sistema erabili, atez atekoa edo 5. edukiontzia.

ATEZ ATEKOAREN ETA 5. EDUKIONTZIAREN ARTEKO KONPARAKETA BATZUK (2011ko datuak dira):

·Birziklapen tasak:

Atez ate: 5. edukiontzia:

·Ontzi organikoaren erabilera:

Atez ate: 5. edukiontzia:

Honako bideo labur honetan gipuzkoako jasoketa sistemak laburtzen ditu.