Zer da JolasmATIKA?
JolasmATIKA EHU/UPV-ko Informatika fakultateko Ikerketa taldeak Hezkuntza Berrikuntzarako aurkeztutako proiektua da.
Hauek dira ikerketa taldeak aurkeztutako proiektuaren ildo nagusiak : (Aurkeztutako proiektutik jasotako informazioa)
- Proiektuaren koordinatzailea: Edurne Larraza Illarramendi (Informatika fakultateko irakaslea).
- Proiektuaren izenburua:
“Jolasen bidez informatikaren transmisioa hezkuntza maila ezberdinetan txertatzeko hezkuntza berrikuntzarako talde aditua.”
“Jolasen bidez informatikaren transmisioa hezkuntza maila ezberdinetan txertatzeko hezkuntza berrikuntzarako talde aditua.”
- Proiektuan planteatu diren berrikuntza nagusiak :
- Hezkuntza maila guztietan ikasle guztiek informatika zientzia gisa ulertzea eta ez soilik teknologia gisa
- Ikasleak irakasle gisa aritzea ikasmailen arteko ezagutza transmisioa bultzatuz, hain zuzen ere unibertsitate eta bigarren hezkuntza, eta azken hau eta lehen hezkuntzaren arteko ezagutza eta ikas-jardueren transmisiorako estrategia pedagogikoak eraikiz.
- Unibertsitate mailan informatika ikasten duten ikasleei beren ezagutza sakondu eta zeharkako gaitasunak hobetzen lagunduko dien praktika bat diseinatzea.
- Proiektuaren partaideak
Proiektu honen partaideen artean hiru motatako partaide aktiboak daude:
- UPV/EHUko Ikerketa eta Irakaskuntza pertsonala
- UPV/EHUko 2 ikasle
- Esperientzi pilotu honetan parte hartzen duten Ikastetxeetako Informazio eta Komunikaziorako Teknologien arduradunak eta ikasleak
- Tolosako Samaniego ikastetxeko LH6ko 75 ikasle
- Orixe Institutuko DBH4ko 15 ikasle
- Lortu nahi diren emaitzak
- Lehen eta bigarren hezkuntzarako ikasleen informatikarekiko jarrera hobetzea
- Proiektua beste ikasmaila eta zentroetara zabaltzeko ideiak jasotzea.
- Proiektuan parte hartu duten ikasleen zeharkako gaitasunak hobetzea.