Esperientzi pilotu honetan 4.DBHko IKT ikasgaia aukeratu duten 15 ikasle aritu dira eta Informatika mintegiko bi irakasle.
JolasmATIKA proiektuko 55 minutuko 20 saiotan hartu dute parte gure ikasleek. Saio hauek bi motakoak izan dira:
10 saiotan UPV/EHUko bi ikasle etorri dira gure ikastetxera 4. DBHko ikasleekin jarduteko. Saio hauetan informatikarekin lotura duten zenbait kontzeptu azaldu eta kontzeptu hauek transmititzeko estrategiak landu dituzte.
Parte-hartzaileak:
Beste 10 saiotan Orixeko ikasleak Samaniego ikastetxeko LH6ko ikasgeletara joan dira aurreko saioetan ikasi eta landutakoa transmititzeko.
Antolaketa: Samaniegoko ikastetxeak LH6 mailan hiru talde dituenez talde bakoitzean Orixeko 5 ikasle aritu dira jasotako ezagutzen transmisioa egiten. Gela bakoitzean bost talde antolatu dira eta Orixeko ikasle bakoitzak talde hauetako baten ardura hartu du.
Parte-hartzaileak: