Zer da JolasmATIKA?

JolasmATIKA EHU/UPV-ko Informatika fakultateko Ikerketa taldeak Hezkuntza Berrikuntzarako aurkeztutako proiektua da.

Hauek dira ikerketa taldeak aurkeztutako proiektuaren ildo nagusiak : (Aurkeztutako proiektutik jasotako informazioa)

  • Proiektuaren koordinatzailea: Edurne Larraza Illarramendi (Informatika fakultateko irakaslea).
  • Proiektuaren izenburua:

“Jolasen bidez informatikaren transmisioa hezkuntza maila ezberdinetan txertatzeko hezkuntza berrikuntzarako talde aditua.”


  • Proiektuan planteatu diren berrikuntza nagusiak :
      1. Hezkuntza maila guztietan ikasle guztiek informatika zientzia gisa ulertzea eta ez soilik teknologia gisa
      2. Ikasleak irakasle gisa aritzea ikasmailen arteko ezagutza transmisioa bultzatuz, hain zuzen ere unibertsitate eta bigarren hezkuntza, eta azken hau eta lehen hezkuntzaren arteko ezagutza eta ikas-jardueren transmisiorako estrategia pedagogikoak eraikiz.
      3. Unibertsitate mailan informatika ikasten duten ikasleei beren ezagutza sakondu eta zeharkako gaitasunak hobetzen lagunduko dien praktika bat diseinatzea.


  • Proiektuaren partaideak

Proiektu honen partaideen artean hiru motatako partaide aktiboak daude:

        • UPV/EHUko Ikerketa eta Irakaskuntza pertsonala
        • UPV/EHUko 2 ikasle
        • Esperientzi pilotu honetan parte hartzen duten Ikastetxeetako Informazio eta Komunikaziorako Teknologien arduradunak eta ikasleak
                • Tolosako Samaniego ikastetxeko LH6ko 75 ikasle
                • Orixe Institutuko DBH4ko 15 ikasle

  • Lortu nahi diren emaitzak
        1. Lehen eta bigarren hezkuntzarako ikasleen informatikarekiko jarrera hobetzea
        2. Proiektua beste ikasmaila eta zentroetara zabaltzeko ideiak jasotzea.
        3. Proiektuan parte hartu duten ikasleen zeharkako gaitasunak hobetzea.