Eskolaz Kanpokoak

Hezkuntzaren osagarri desberdinek osatzen dute eskaintza hau. Ikasten eta trebatzen jarraitzeko, era ludikoan antolatutako ekintza ugari daude.

Eskolaz Kanpoko ekintza guztiak Urritik maiatza bitarte garatzen ditugu, beti ere Ikastolak berak duen urteko egutegia hartzen delarik kontuan.

Eskola Kirola (webgune propioa du) eta psikomotrizitate eta jolasak jarduerak Ikastolak berak kudeatzen dituen arren, gainerako eskaintza kanpo elkarte edo pertsonekin egiten da, Ikastola hauekin elkarlanean aritzen delarik. Kasu hauetan Ikastolak izen ematea jasotzen du eta ondoren elkarte bakoitzari pasatzen dizkio datuak, hauek, haien barne araudien baitan izen emate ofizial bat gauzatzeko.

Hileroko kuoten kobraketak ere kanpo elkarte hauen esku gelditzen dira; bakoitzak bere barne politiak duenez mesedez, irakurri arretaz ekintza bakoitzaren inguruko informazioa eta zalantzarik izanez gero jarri harremanetan Ikastolako Eskolaz Kanpoko ekintzen koordinatzailearekin. Hala ere, ekintzak hasi baino lehen, irailean, ekintza guztien aurkezpen bilera bat egingo da, jardueren nondik norakoak azaldu eta gurekin lanean egongo diren hezitzaileak ezagutzeko.

Ekintza bakoitzaren berri emateko, elkarteek gurasoei ikasturtean zehar balorazio edo feedback ezberdinak emango dizkiete, honetarako bakoitzak bere bideak dituelarik (emailez, paperean ikasleari emanez...). Hala ere, ikasturte guztian zehar Ikastolak guraso eta elkarteen arteko bitartekaritza lanak egiten ditu Eskolaz Kanpoko arduradunaren bitartez, beraz edozein zalantza, kezka edo arazoren aurrean, berarekin jarri zaitezkete harremanetan:


Unai Esnal

943 520 397 edo 696 289 141 telefonoetan