Xakea

Aurten eskaintzan dugun berrikuntzetako bat da xakea. LH3, 4, 5 eta 6ko ikasleei eskainiko diegu eta ekintza ematearen arduraduna Luzaro Xake Kluba izango da.


Saioen oinarrizko helburua ikasleek xakean jokatuz eta ikasiz disfrutatzea da. Helburu hau bete ahal izateko bi ildo nagusitan oinarritzen gara. Batetik, edukiak lantzeko garaian era atseginean, jolas ezberdinen bitartez egiten dugu, baina xake partida arrunt batez gozatu ahal izateko zenbait eduki menperatzea ezinbestekoa dela eta beraz, edukiok beharrezkoak direla, ahaztu gabe. Bestetik, xakearen alderdirik kooperatiboenetan arreta jartzen saiatzen gara, izan ere, kontrakoa dirudien arren xakeak zer erakutsi ugari baitu aspektu honetan –jokalari baten pieza guztien arteko lankidetza ezinbestekoa baita nahi den helburua lortzeko-. Honez gain, ahal den dinamika gehienetan ikasleen arteko kolaborazioa sustatzen dugu.

Prezioa: 10€ hilabetean

Saioak:


Xakeko saioak ASTELEHENETAN izango dira, taldekatzeak jasotako izen ematearen arabera egingo direlarik.

  • Ordutegia: 12:30-13:30


Irakaslea:

Kontaktua: aumerino@hotmail.com