BATX 1

PROIEKTUAK: Eremu ezberdinetako proiektuak

  1. HW eta SW: "Ordenagailu bat erosi"
    • Ikasle bakoitzak blog bat sortu beharko du eta sarrera bakoitzean ordenagailu bat erosteko argibideak eta gomendioak emango ditu.
  2. Segurtasun informatikoa: "DBHko ikasleentzako aholkuak"
    • Ikasleak, taldeetan banatuko dira eta talde bakoitzak segurtasunarekin lotutako gai bati buruzko bideo bat editatuko du. Ondoren DBH-ko taldeetatik pasatuko dira beraien bideoak aurkeztera.
    • Landuko diren gaiak:
      1. Grooming eta sexting.
      2. Pirateria.
      3. Phishing.
      4. Wifi eta sare publikoak.
      5. Birusak.
      6. Sare sozialen erabilera.
      7. Legea.
  3. Webguneak: "Negozio erreal baten webgunea"
    • Ikasle bakoitzak herriko edo eskualdeko negozio bati webgunea egin eta mantendu beharko dio.
  4. Programazioa 1: "Mahaigaineko jokua: Damak edo Xake"
    • Bakoitzaren interes eta trebetasunaren arabera aukeran izango du bi proiektu hauetako bat. Batx1-en hasierako zatia egingo dute, hau da, funtzionatzea, eta sakondu nahi duenak (Adimen Artifiziala) Batx2-ko 3.ebaluazioan izango du aukera.
  5. Programazioa 2: "Tabernako aplikazioa"
    • Ikasle bakoitzak taberna edo bestelako negozio baten aplikazio (monocliente) bat sortu beharko du.