DBH 2

MERKATALGUNEA

Helburua: ikasle bakoitzak negozio, erakunde edo antzeko zerbait sortzea da.

Merkatalgunearen proiektuko kronologia:

- Posta: Ikasle bakoitzak negozio bat sortu behar du eta merkatalguneko nagusiari(irakasleari) posta bat idatzi behar dio baimena eskatzen: ondo idatzita egon behar da, mezu ofizial itxurarekin, firma etab.

- Dokumentuak: Nagusiak eskaera onartuko du eta beste dokumentu bat eskatuko dio bere negozioaren azalpen zabalagoarekin. Ikasleak dokumentu bat idatzi beharko du (word, openoffice, googledocs) formatu bakoitzean (bakoitzaren pro/contrak azaldu klasean) eta dokumentua postaz atxikita bidali behar dio nagusiari.

- Aurkezpena: Ikasle bakoitza bere negozioa nagusiaren aurrean azaltzeko prestatzen hasiko da. Nahi duen aurkezpen programarekin (zuek 3-4 azaldu: pwpoint, prezi, ...). Aurkezpenean sartu dezaketen edukiak

  • Multimedia(irudi diseinua): logotipoa (painten edo interneten bilatu eta editatutako bat freelogomaker adibidez)
  • Ordutegia
  • Argazkiak
  • Zerbitzuak
  • Planoak, Logoa...
  • ...

- Kalkulu orria: Negozioa ahalbidetzeko aurrekontu bat prestatu beharko dute. Horretarako kalkulu orriak manejatzen jakin behar dute (excel, calc, docs) eta interneten bilaketak landuko dituzte informazioa eta prezioak bilatzeko.

- Multimedia (bideoa): Bakoitzaren negozioaren iragarki bat egin behar dute (adb: wevideo, moviemaker...)

  • Diseinua: Logotipoa sortu
  • Marrazkiak: Negozioaren planoa egin dezakete floorplanner edo sketch up-ekin

- Webgunea eta 2.0 on line aplikazioak: Negozioaren webgune bat egingo dute (sites, weebly) (Agian sites hobeto batxilergoan weebly lantzen dutelako). Webgunean, egindako eduki guztiak sartuko dituzte: aurkezpena, planoak, iragarkia,...eta beraien produktuak, argazkiak, eta nahi duten guztia: mapa, gif animatuak, musika, qr kodeak, 2.0 aplikazioak (voki) eta hauek beraien webgunean txertatu (embed) , formularioak...

- Zeharka beste eduki batzuk ere landuko dira:

  • Jabetza intelektuala: erabili dezaketen(edo ez) informazioa, argazkiak, musika... honi buruz hitz egingo da.
  • Foroen erabilera eta partaidetza: foro bat sortu daiteke webgunean bertan eta proiektuari buruz hitz egin: "nola egin duzu hau?" "Arazo bat daukat, laguntza..."
  • Arazoen konponketa: Bidean agertzen zaizkien arazoei aurre egin, alternatibak bilatu etab.
  • Segurtasuna: Beraien dokumentu eta fitxategien zaintza, kopiak etab. kontu ezberdinetako pasahitzak...
  • Arazoak bideratu: Bidean sortzen zaien arazoak konpontzen saiatuko dira bakarrik, lagunekin, eta azken kasuan irakaslearekin.