HIZKUNTZA (EUSKARA eta GAZTELERARAKO balio dezaketen proposamenak)
Eguneroko lan koaderno egokitua:
Etxerako lan moduan bidal daitekeen koaderno / egunerokoa (Interesgarria) PDF
HAUR LITERATURAKO AUDIOAK EUSKARAZ. eta GAZTELANIAZ
Asmakizunak eta aho-korapiloak. Momentu honetan liburutegiak itxita daude eta gurasoei liburu aproposen gomendioa egitea, agian antzua da, baina ikastoletan bilduma bat egin dezakete eta gurasoei helarazi??? Guk geuk bilduma egin???
Ikasleei asmakizunak eta aho-korapiloak asma ditzatela proposatu. Etxean kartulinak, edo orriak baldindadituzte, txartel apainak egin ditzatela, bertan asmakizun edo aho-korapilo bat asmatu/idatzi eta “Antzara jokoko” jolaseko taula hartu, laukiak aukeratu eta mahai-jolas berria: halako laukian erortzerakoan asmakizun txartel bat hartu, halakotan erortzean aho-korapilo bat…
-https://www.urtxintxa.eus/jolasguneak/jolasak/ HAUR JOLAS ETA ABESTIAK EUSKARAZ.
HAUR LITERATURA APP-ak:
Amattoren uzta App
Maria Goikoak batbirulau! App
Txan fantasma App
Klis-klasikoak bilduma App
https://www.galtzagorri.eus/eu/klis-klasikoak/app-ak
FIKZIO DIGITALA. OBREN GOMENDIOAK. Google playn eskura daitezke. Merkeak dira. Tabletean bestelako jokoak deskargatu baino pedagogikoagoa. Haurrek kalitatezko kultura bideo-ludikoa edukitzeko eskubidea dute, eta hori da Lucas Ramadak aukeraketa honekin egiten duen aldarria.
10 proposamen 3-14 urteko umeentzat. Proposamenak: Behinola, HAUR- ETA GAZTE- LITERATURA ALDIZKARIA 40. zenbakia. LUCAS RAMADA PRIETO.
Obrak hitzik gabekoak, gazteleraz ala ingelesez dira:
Brian Main. LIL´RED Adina 3-6. Txanogorritxo ipuin klasikoaren bertsio digitala. Soila eta eraginkorra.Narrazioan musikak garrantzia nabarmena dauka, besteak beste, pertsonaien solasaldien tokia hartzen duelako. Irakurleak objetuak mugitzen ditu, eta hark daukan pazientziaren arabera erritmoa azakarragoa edo pausatuagoa izan daiteke. Umorea ere badu.
Patrick Smith. METAMORPHABET. Adina 3-6 Abezedario bat da. Letra bakoitza lehenengo planoan agertzen da. Pantailan letra bat sakatu eta letrak hiru dimentsio hartzen ditu: orduan ahots bat entzuten da. Jokoak ezuztean jokatzen du. Letrak sakatu eta letra horiekin hasten diren hitzak irudikatzen dira. Ingelesez.
Christoph Nieman. MINI-ZOO. Adina 3-6. Bestiario bat da. Animaliak agertzen dira eta ukitzen dituzunean gauzak gertatzen dira. Are gehiago, mugimendu ezberdinak eginez gero, gauza ezberdinak gertazen dira.
David Wiesner. SPOT. 6-8 urte. Munduak munduen barruan. Zooma erabiltzen du, eta jokalarien eskura paperean ezinezkoa litzatekeen hiru dimentsioetako espazio-esplorazioa jartzen du. Irakurleak hatzak mugitu eta mantangorriaren orbanak irla bihurtuko dira. Unibertso piloa elkarlotuta. Ez du irakurketa lineala proposatzen, ez du argumentu argirik, detaileetan dago gakoa. Eta joko-erronkarik gabe, irakurlearen erronka esplorazio bera da.
Mike Bithell. THOMAS WAS ALONE. Adina +8 Kontsolarako bideo -joko independientea da. Plataforma jokoa da, hau da, plataformatik plataformara salto egin beharra dago.Thomas lauki luze bat da. Bakarrik dago eta bat-batean, karratu bat agertzen da. Forma bakoitzak ezaugarri jakin batzuk ditu. Figura ezberdinak agertzen doaz pertsonaien karakterizaio guztia narratzaileak kontatzen dizunaren araberakoa da.
Literatura ikuspuntutik zoragarria da. Irakurle txarrak testuari erreparatu gabe joka dezake. Esan genezake album ilustratu bat hartu eta ilustrazioei erreparatzen ez dien irakurlearen moduan egingo duela, beraz, jokoaren zati handi bat galduko du.
Krillbite Studio. THE PLAN. +10urte. 8 minutuko jokoa da. Euli bat dago. Goi-goitik hasten da hegan. Asmoa: jokalaria euliarekin identifikatzea. Joko moduan ez du zentzurik, ez dago erronkarik, ez dago areriorik. Eulia gora baino ez doa eta zuk euli hori nora doan galdetzen diozu zure buruari. Alegia, nora noa? Nor naiz?...Kutsu epikoa hartzen du Edvard Grieg musikagile norvegiaren pieza klasiko erronantiko baten eskutik.
http://www.krillbite.com/theplan/
Daniel Merlin Goodbrey. THE EMPTY KINGDOM. Adina: 12-14 Joko minimalista. Ez dauka hitzik, ezta musikari ere. Irla huts batean errege bat dago eta erregeak irla utzi beharko du, ez baitauka zentzutik hutsik dagoen erreinu bateko errege izateak. Joko guztia iran galduta zaudela kontaura zaitezen egina dago.
Daniel Merlin Goodbrey. A DUCK HAS AN ADVENTURE. Adina: 12-14 Zure abentura aukeratu haietakoen modukoa da. Hamasei amaiera ezberdin ditu.
Chrstoph Nieman. BONUS TRACK. Adina 12-14. Julio Verneren Munduari Bira 80 egunetan obraren bertsioa da. Jokoan zuk aukeratzen duzu ibilbidea. Bidaia hori egiteko moduan erabakigarria da norekin hitz egiten duzun eta norekin ez. Ate batzuk irekitzen dituzte, edo ez, munduan egoteko zure modua da.
Pol Clarissou. ORCHIDS TO DUSK. Adina +14. Planeta batean larrialdi lur-hartzea egin duzu. Sei minuturako oxigenoa baino ez duzu. Zer egin? Egiten duzunaren arabera bi emaitza daude: bata, hilko zarela onartu gabe, bizirauteko ahalegina egin, hilko zarela badakizun arren. Hiltzen zarenean zure hilotza desagertuko da eta kaskoa baino ez da geratuko. Ohartuko zara kasko gehiago dagoela, zuk egindako hori askok egin dutela. Kaskoen alboan orkidea ugari dago, ordea. Orkidea horiek hilko zirela onartu zutenek utzitako arrastoak dira...hilko zirela onartu zuten eta ilunabarra ikustera eseri ziren…
https://polclarissou.itch.io/orchids-to-dusk
Ipupomamua saioa eitb nahieran.
- Leihoko kristala argi-mahai bihurtuta gustatzen zaizkien laminen, marrazkien, argazkien, hizkien, etab. kopisteria lana. Grafomotrizitatea lantzeko.
- Abezedarioko hizki guztiak larriz dituen orri bat prestatuta etxean hizkien formak aurkitzea. Aurkitzen dituztenen ondoan post-itetan hizkiak idatzi eta gero argazkiak atera.
MATEMATIKA
- Biderketak lantzeko Quizlet bilduma: https://drive.google.com/open?id=1ugL6RYz70bsOSGAyIsQTzSEnrYmYEHLD
- Eustateko eskola-web: Webquest moduko erronkak. On-line egiteko, autozuzentzen dira. (LH5-6 DBH 1-2)
https://eu.eustat.eus/wee/contenedor_WebQuest.aspx
- Ordenatzea: beren oinetakoak edo bestelako tiraderak, pokemonen kartak, jolas eta jostailuak, etab.
- Piezak dituzten mahai-jolasen edo eraikuntzarako jolasen piezen inbentarioa egitea, adibidez domino estiloko koloretako piezak dituen mahai jolas batean kolore bakoitzeko zenbat pieza dauden, etab.
- Piezekin edo panpinekin edo mahai-tresnekin, edo margoekin edo… patroiak jarri eta ahalik eta segida luzeenak egin ditzaten eskatu.
- Beste etxe batera joango bagina bizitzera eta etxeko altzari guztiak eraman nahi izango bagenitu, zeintzuk atera ahalko genituzke atetik? Etxeko altzariak neurtzen jartzea da helburua.
http://matematiketan.eus/ Matematika eskuetara mintegiko baliabideak eta Leire Aranaren bloga
MIKROPROIEKTUAK
MOTORRA: Mugimendurako globo batekin eta bi aulkirekin tenis edo boleibol kantxa egitea binaka jolasteko. Edo globo bat soka batekin atearen markotik zintzilik jarrita bakarka jolasteko bertsioa edo boxeorako entrenamendua.
EGUNEROKOA: Idazketa-irakurketa// sormena : Orri txuriak tolestuz eta azalerako kartulina ere tolestuz eta erditik josiz "kuarentena"-rako liburuxka modukoa egin bertan bertan eguneroko marrazkiak edo oharrak jaso ditzaten.
SORMENA- ARTE HEZKUNTZA : COVID 19a nolakoa imajinatzen duten eskulana egitea: marrazkia, collagea, materiala berrerabiliz txotxongiloa, etab.
- ZIENTZIA/ Behaketa:
-Balkoian txoritxoentzako janari egokia jartzea eta ea etortzen diren behatzea. Jendeari kalean erortzen zaion janariaz ere elikatzen baitira, ez usoak bakarrik: txolarreak, karnabak, kaskabeltzak, buztanikara. Jateko jar dakieke haziak, arroza, dilistak, ogia jarriz gero zati txiki-txikietan eta lehorra izan dadila.
- Egunero 3 momentutan, goizeko ordu zehatz batean, eguerdian eta iluntzean kaleko hotzberoa hartu eta erregistratzea eskatu.Adibidez: euria asko/euri pixka bat/ ateri. Oso lainotuta/ piska bat lainotuta/ oskarbi. Kanpora irten ahal izanez gero zer egingo luketen adieraztea.
- Etxeko leihotik edo balkoitik ikusten dutenaren argazkia atera. Non dago bakoitza? Non bizi gara? Ikastolatik oso gertu/nahikoa gertu/ nahikoa urrun/oso urrun al dago? Igerilekutik? Liburutegitik? Errekatik?
- Coronavirusetik babesteko etxean jartzeko kartelak egitea.
- Egunean zehar egiten dutenaren, idazten dutenaren argazkiak atera eta irakaslearekin partekatzea. Honek beste ikaskideekin partekatu ditzake, ideiak emateko edo lan-proposamen berriak sortzeko. wassap-en bidez? Korreoaren biedz? Etxean dispositiboak eduki beharra, eta gurasoen inplikazioa.
- Elkarri asmakizunak, problemak-etab. jartzea.
- Ez aspertzeko dituzten ideiak zerrendatzea.
- Irakurtzen dituzten testu interesgarriak lagunek ere irakurtzeko.
ESKULANAK/ SORMENA
https://www.eitb.eus/eu/hiru3/eskulanak/
SUKALDARITZA etxean. Jolas moduan proposatzea.
https://www.guraso.eus/category/aisialdia/errezetak/
https://www.consumer.es/eu/bebe-eu/haurrentzako-bost-errezeta-dibertigarri-gabonetan.html
http://makaxera31.blogspot.com/p/umeekin-egiteko-errezetak.html
http://txikisukaldaritza.blogspot.com/
Fundamentu pixka saioa eitb nahieran
ALTXORRAREN BILA antolatzen
Gaztelaniaz https://www.guiadelnino.com/juegos-y-fiestas/juegos-para-casa/buenas-ideas-para-organizar-una-busqueda-del-tesoro-en-casa
MUSIKA
Sinfokids saioa eitb nahieran
https://www.euskadikoorkestra.eus/berriak/sinfokidsen-lehenbiziko-denboraldia-webgunean
DANTZA
https://dantzan.eus/bideoak/eutsi-dantzan-arin-arina-gari-otamendi
https://dantzan.eus/bideoak/eutsi-dantzan-fandangoa-josu-garate-eta-quico-puges
https://dantzan.eus/bideoak/eutsi-dantzan-zortzikoa-aritz-ibanez
Enekantak edo Pirritx eta porrotxen bideoak.
http://sorginatxirulina.eus/es/cuentos/
MUSEOTARA BISITA BIRTUALAK:
Prado - Madrid https://www.museodelprado.es/en/the-collection/art-works
Louvre - Parigi https://www.louvre.fr/en/visites-en-ligne
Metropolitan Museum - New York https://artsandculture.google.com/explore