MATEMATIKA

Zenbat ur gal dezakegu txorrota ondo itxi gabe?


Egoera: Munduan toki askotan ur gabezia handiak daudela sarritan entzuten dugu komunikabideetan. Gure inguruan, urari buruzko ardurarik ez dugu izaten, oso gutxitan izaten dugulako faltan. Hala ere, munduan dagoen edateko ura ez da uste bezain oparoa. Ikusi bideoa.


Munduko ur guztiaren %3 dela jakinda, ura zaintzea denon ardura dela ematen du. Urak askotariko egoeretan erabiltzen da. Aztertu hauek.


Gainera, ura ez dago beti etxe ondoan eta bila joateko kilometro asko egiten behar izaten dituzte. Bilatu zer arazo eta egoera dagoen zenbait herrialdetan informazioa hau erabiliz.


Problema: Hortzak garbitzen dituzunean, urarekin zuzenean ez zabiltzanean txorrota zabalik baduzu, ur asko galtzen dela badakigu. Beste kasu batzuk ere badaude: harrikoa egiterakoan, dutxako ura berotu bitartean, edo buruan xaboia ematen zabiltzanean. Zehazki, zenbat ur da galtzen dena? Merezi du behar duten tokira garraiatzea?


Atazak:

1.- Gela osoari arazo egoera azaldu eta bideoak ikusi. Brainstorming bidez, ikasleek problema nola ebatziko luketen entzun eta ideiekin arbelean kontzeptu-mapa egin. Denen artean osatu estrategiarik onena.

2.- Taldeak egin. Talde bakoitzak neurtuko du litrotan, botilak erabiliz adibidez, zenbat ur gastatzen den egoera bakoitzean: dutxan ura berotzen, hortzak garbitzen, burua xaboitzen edo harrikoa egiterakoan, lauko taldea bada, adibidez. Neurketak bideoan graba ditzakete. Kantitate horiek batu eta urte batean eta eskola edo herri bakoitzera estrapolatu.

3.- Neurtutako litroak SMHko unitateetan, m3-tan eta galoietara bihurtu. Erabili taula.

4.- Azter dezagun taula honen bidez munduan ze ezberdintasun dagoen uraren erabileran. Ezberdintasunak aztertu eta ondorioak atera.


5.- Guk soberan dugun ura eraman ahal izango genuke behar duten toki batera? Nola? Taldeka pentsatu. Adibidea.

Beste tokiren batera edo beste era batera garraiatzea ura egokiagoa dela uste baduzu, egin zure proposamena adibideko datuak aldatuz!