UR-LUR-ELUR

ZER EGINGO DUGU?

Web-gune honetan lehengoz sartzen zaretenoi, ESKERRIK BEROENAK eman nahi dizkizuegu bihotz-bihotzez ikasketa-irakaskuntza proiektu integratu eta integral hau osatzen ahalegindu garen irakasleok. Eskerrak eta era berean ZORIONAK ere bai, lan proposamen hau gogoko baduzue eta honetan lan egiteko jakinmina baduzue, ikasgai askoren ikuspuntu anitzetik heldu ahal izango diozuelako gaiari. Aniztasun hori, lan egiteko IKT tresnen erabilerari ere zabaltzeko aukera izango duzuelako.

Ura bizitza al da?

Galdera honi erantzuteko eta Ur-planetaren garapen jasangarria eta biziraupena ziurtatzeko, ikerketa lana egingo dugu HORMAIRUDI BIRTUALA SORTUZ.

Proiektu honi hainbat irakasgaitik ekingo diogu.