Kaixo Mukukoak!
Batzuk hasi zarete Canva erabiltzen aurkezpenak, irudiak eta bideo txikiak sortzen, batez ere 5. eta 6. mailakoak.
Jakin ezazue talde berri bat sortu dugula: Mukusuluba Ikasleak. Talde horretan zuen diseiunak partekatu ahal dituzue denon artean eta elkarlana egin.
Taldean sortzeko eskaera bidali behar duzue. Horretarako, kanvan "unirse a un equipo" klikatuz, Mukusuluba Ikasleak bilatu behar duzue. Eskolatik gonbidapenak onartuko ditugu.
Animatu!
Poliedroak ezagutzen!
Joan den astean, Jorge Pérez 6. mailako tutoreak material berri bat sortu zuen bere ikasleentzako. Matematiketan poliedroak ikasteko 'Matematikari bidaiariak' unitate berri hau erabiliz, formak eta leku berriak ikasteko aukera izango dugu!
3. maila: e-mail formakuntza
Kaixo 3. mailako ikasleak.
Zuen e-mail helbideak prest daude. Abenduaren lehenengo astean e-mailari buruzko klase bat emango dugu. Oso inportantea da zuen e-mail helbideak eta pasahitzak ondo gogoratzea. Komenigarria izango da agendan apuntatzea.
E-Mailak 4. mailan
Kaixo 4. mailako ikasleak!
Zuen eskolako e-mailak prest daude. Datozen egunetan zuen tutoreek (Itziar eta Oiana) helbidea eta pasahitza esango dizuet eta lehenengo froga egingo dugu!
Gogoratu pasahitza ondo ikasi behar duzuela. Gomendagarria da lekuren batean apuntzatzea.
E-mail kontuarekin batera, Google-eko tresna guztiak erabiltzeko aukera izango duzue.