ORDU ASKO ZUTIK LAN EGIN

Lanpostu askotan zutik egon behar da ordu askotan, espazio gutxirekin edo gehiegi mugitu gabe. Horrek hainbat patologia edo molestia eragin ditzake, hala nola oinetako eta hanketako mina, aldakak edo gerrialdeko minat eta baita lepoaldeko mina ere.

Jarraian, horiek agertzea saihesteko hainbat modu aurkituko dituzu:

Kontsultatu eta informa zaitez zer oinetako diren egokienak egingo duzun lanerako. Saiatu oinetako erosoak izatea, oinari eta hatzei behar besteko zabalera eta espazioa utziz. Lokarrien edo eusteko beste sistema batzuen bidez heltze ona ematen dutenak, eta egin beharreko lanerako zola erresistentea duena.


Ahal den guztietan, saiatu nekearen aurkako alfonbra bat erabiltzen, talka xurgatuko dezala baina irmo mantentzen dena lurra zapaltzean. Halaber, garrantzitsua da ertzak alakatuta izatea, estropezurik ez egiteko.

Ohikoa da belaunak osorik blokeatzea, muskulaturaren tentsioa arintzeko. Horren ordez, saiatu pixka bat mugitzen, oinak lekuz aldatzen, luzaketaren bat egiten, baina ez egin hiperestentsio bat belaunekin.


Oin-euskarria edo oinak txandaka atseden hartzeko maila txiki bat jartzeko aukera baloratu.

Ordenagailu baten aurrean zutik lan egiten baduzu, edo lan arinen bat edo zehaztasuna eskatzen duen lanen bat egiten baduzu, saiatu mahaiaren altuera zure ukondoen altuerarekin lerrokatuta egotea.


Ordenagailuarekin edo pantailekin lan egiten baduzu, saiatu horiek zure begiradaren altueratik hurbil jartzen. Saiatu lepoa edo enborra aurrerantz makurtu gabe lan egiten.