Euskara eta euskal kultura bizitzea da gure ardatza.
Ikasturtean zehar aurrera eramango dirten ekintzen bilduma antolatzen eta gidatzen dugu. Hau guzti hau urteko planean txertatuta egoten da eta dinamizatzaile bezala Euskaraz Bizi taldea dugu.
Talde honetako partaideak ikasleak zein irakasleak dira.
Ikasturtean zehar Euskaraz Bizi taldeak familien laguntza eska dezake ikastolan egingo diren hainbat ekintza gauzatzeko.
Kanpaina ezberdinak, gaztainerre, gabonak, inauteriak, ...
Kirola Euskaraz Bizi eguna (olinpiadak: Lehen Hezkuntzan ekaineko lehenengo larunbatean eta Haur Hezkuntzan ekaineko bigarren larunbatean).
Argitxoren astea.
"Gaur be euskaraz": opor bueltako lehen egunean
Elkarbizitza positiboa elkarrekin bizitzea eta lan egitea da, elkar errespetatuz, enpatiaz eta begikotasunez, solidaritatez eta elkarulertuz, adostutako errespetatuz eta konpromezuak betez.
Eta hau guzti hau, eguneroko arazoei eta gatazkei era positiboan aurre eginez!!
Ikaslez zein irakaslez osaturiko Elkarbizitza-Hezkidetza talde bat daukagu. Honez gain Bullyingaren aurkako taldea (BAT) eta ELKARBIZITZA BEHATOKIA sortu ditugu.
Ikasturtean zehar sistematizatutako ekintzak eta kanpainak burutzen ditugu.
Ikastolan "Gure ingurumenaz jabetzea errespetatzea eta hobetzea" dugu helburu.
Osasunez, naturaz eta honen baliabidetaz gozatzen dakiten ikasleak hezitzen ditugu.
Agenda 2030 taldea ikasleek eta irakasleek osatzen dute.
Zakarren kudeaketaz arduratzen gara, gure ingurunea aztertu eta bertan dauden animaliak, landareak eta ekosistemak aztertzen ditugu.
Ostiraletan fruta eguna da.
Gaur egun bizi dugun egoerari "esker" salto erraldoia eman dugu arlo honetan.
Nork sinistuko luke duela urte bete bideo-deiak hain errez egingo genituela? Eta gaur egun dakigun guztia jakingo genuela?
Ikasgelan, aplikazioetan, bideo-deietan, eta abarretan murgiltzea erronka ederra izaten ari da.
Guretzat garrantzitsua da irakurtzen gozatzea, sentitzea, emozionatzea, ikastea. Horretarako leku zoragarriak dauzkagu bai Haur Hezkuntzan baita Lehen Hezkuntzan ere.
Txiki-txoko da Haur Hezkuntzan liburu artean gozatzen dugun lekua eta Iturburuko liburutegia eta "Txoko goxua" Lehen Hezkuntzakoa.
Liburuak etxera eramateko aukera izaten dugu maileguaren bitartez baita bertan irakurtzeko ere.