J.A.Mogel ikastola etxebizitza batean sortu eta ireki zen 1960an, zortzi haur eta andereño bat protagonista izan zirelarik.
Urteak pasatu ahala ikasle kopurua ugaldu egin zen eta 1974an guraso talde batek Iturburu Kooperatiba sortu zuen ikastetxe berri bat eraikitzeko asmotan.
Ikastetxe berri hau Arrate bidean kokatu zuten, eta bertan OHOko klaseak ematen ziren, Haur Hezkuntza betidanik herrian bertan egon da eta kokapen desberdinak izan ditu (Jazinto Olabe, Amaña, Markeskua jauregia, Zezenbide, Karmelitak, Orbea, San Andres elizako gelak, ...)
1994an Euskal Eskola Publikoaren Legearen ondorioz, sare pribatu eta publikoaren artean aukeratu behar izan zuten ikastola guztiak; gureak publikoaren aldeko aukera egin zuen.
Gaur egun J. A. Mogel Ikastola fisikoki hiru ikastetxez osatuta dago:
Sansaburu eta Argatxa Haur Hezkuntzako eskolak dira eta Eibar herrian kokatuta daude. Lehen Hezkuntza egitera, Arrate bidean kokatuta dagoen, Iturburura igotzen dira.
Gure ikasleak bere ibilbide akademikoa Mogel Isasi BHI ikastetxean jarraitu izan dute orain dela bi ikasturte arte. Orain ea gehiengo osoa Eibarko BHI institutoan matrikulatzen da.
Haurra erdigunean jarri eta bere garatze eta ikaste-prozesuaren protagonista izatea, ziurtasun afektiboa bermatzea eta autonomia dira gure antolaketaren bitartez lortu nahi diren helburuak. Horretarako, berebiziko garrantzia eman behar diogu esplorazioari, manipulazioari eta jolasari. Zalantzarik gabe, espazioaren antolaketak eta, batez ere, haurrari eskainiko diogun begiradak baldintzatuko du.
Hezkuntza-konpetentzia orokorrak garatzeko, hau da, NORBERA IZATEN IKASI (autonomia lortzen joateko ), ELKARREKIN BIZITZEN IKASI ( talde bizitzan trebatzeko ), eta bide batez EGITEN ETA EKITEN IKASI konpetentzien garapenean aurrerapausoak emateko, aurtengo ikasturtean HHn gela-arteko “mugimendu autonomoan” hastekoak ginen baina, halabeharrez, egoerak eta Hezkuntza Sailak ezarritako arautegia jarraitzeko, aurrerago martxan jarriko dugun plangintza eraldatu beharra izan dugu. Espazioak antolatzerakoan, gela berean GUNE edo ANBIENTE desberdinak sortzen saiatu gara, zeintzuk ahalbideratuko duten konpetentzien garapena, eta helburuen lorpena.
Gune edo anbiente desberdinetako materialen artean, material ez egituratua egongo da. Bakoitzak manipulatu dezala, sentitu, ondorioak atera, bere hipotesiak egin, materiala izan bedi berari esaten dion “hori”.
Ongizatea eta autonomia integrala bultzatzea da guneen helburu nagusia; horregatik, haurrak bere kasa aukeratu behar du parte hartu nahi duen gunea. Horrela, jarduera erabakitzen, antolatzen eta burutzen duena haurra bera izan dadin ahalbideratuko dugu.
Argatxa, Ipurua auzoan kokatuta dagoen Haur Hezkuntzako eraikina da (Argatxako jardinetan kokatzen da)
2 urtetik bost urtera arteko haurrak batzen dira.
Sansaburu, Sansaburu kalean kokatuta dagoen Haur Hezkuntzako eraikina da (hilerritik gertu).
2 urtetik 5 urtera arteko haurrak biltzen dira (adin bakoitzeko bi gela daude).
Haur hezkuntzan eraldaketa prozesuan murgiltzen gaudenez, Lehen Hezkuntzako 1. zikloan (1. eta 2. mailan, batez ere, aldaketa batzuk proposatzen ari gara.
Hezkuntza prozesua jarraia izan dadin, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lotura bermatu behar da; horretarako hhko eta hasiera zikloko irakasleen elkarlana sustatuko da.
Bizi dugun egoera nolakoa den ikusita eta aldaketak pausoz pauso egin behar direla sinestuta, aurten Txanela proiektuarekin jarraituko dugu hainbat esperientzia berri txertatuz. Ondorengo urteetan behar diren aldaketak egiten joango gara.
4., 5. eta 6. mailetan EKI proiektua jarraitzen dugu. Hezkuntzaren erdigunean dago ikaslea, beraz, bizitza osorako hezkuntzaren ikuspegitik pertsonaren garapen integrala ahalbideratzeko, Lehen Hezkuntzan ere, lehentasuna ematen diogu ikasle bakoitzari, segurtasun afektiboa bermatzen dion testuinguruan, bere auto-errealizaziorantz aurrera egiteko, bere ahalmenak ahalik eta gehien garatzeko laguntza eta aukerak emateari, bakoitza bere bizi proiektua oinarri sendoekin eraikitzen joan dadin.
Iturburu lehen hezkuntzako eraikina da eta Mandiola ballen kokatzen da (Arrateko bidean).
1.mailatik 6. mailara bitarteko ikasleak biltzen dira. Maila bakoitzean hiru gela daude.
Iturburuko ikasle guztiak autobusean igo eta jeisten dira.
Ikasle guztiak jangelan bazkaltzen dute.