LIBURUTEGIAREN HELBURUAK
Liburutegia Ikastetxearen zerbitzu garrantzitsu bat izatea: Irakurketarako, kontsultarako, bitartekaritzarako... Literaturara hurbiltzeko tresna izatea.
Ikasleak irakurketan konpetenteak izaten laguntzea, gozamena oinarri izanda.
Liburutegiaren erabilera egokian ikaslegoa trebatzea: maileguak, kontsultak, liburu ezberdinen aukeraketa…
Euskal kultura eta ikastetxeko parte diren kultura ezberdinetako literatura eskaintzea eta lekua ematea.
Udal Liburutegiarekin lotura eta elkarlana sendotzea.
SITEAren bitartez, liburutegian egiten dugunataz, familia, ikasle eta irakasleak informatzea.