LIBURUTEGIAN EGITEN DIREN EKINTZAK
Album Ilustratu ezberdinak kontatzen zaizkie ikasleei. Batzuetan ipuin hauen inguruan ekintza ezberdinak egiten ditugu: azala, ilustrazioak, komentarioa... ipuinen eskema eta zatiak hobeto ulertu ditzaten; baina gehienetan ipuin kontaketa soila egiten dugu, plazerragatik.
Bigarren mailatik gorakoek liburuak mailegatzen dituzte. Ikasle bakoitzak liburutegiko txartela agendan izango du: zigilu baten bitartez itzultzeko data jarrita. Ikasleek denbora bat baliatzen dute aukeratutako liburua irakurtzeko eta gustokoa ez balitz, aldatzeko
Lehenengo mailakoek liburuz betetako kutxa bat eramaten dute gelara, maileguaren ordez
Bai ikasleek bai eta irakasleak ere, liburuen gomendioak egiten ditugu.
Irakasleak bozgoran irakurtzen du ikasleentzat, atal bat edo bi.
Udal liburutegitik zeharkako gaiak lantzeko material berezia ekartzen da, gehien bat album ilustratu aukeratuak, beraien eskura uzteko bai eta kontaketak egiteko. Zeharkako gaiak: Euskal Kultura (Gaztainerre, Gaba Beltza, San Andresak...), Giza Eskubideak (Migratzeko Eskubidea, LGTBI+ , Martxoak 8...) eta ikastetxean ditugun kultur ezberdinak oinarri dituzten gaiak.
Idazle eta ilustratzaileen inguruko informazioa ezagutzeko hainbat jarduera antolatzen dira ikasturtean zehar. ”Idazleak ikastetxean” programaren erabiltzaileak gara, eta gurean 4.mailako 90 ikasleak dira “onuradunak”. Urtero idazle bat etortzen da ikastetxera, guk irakurritako bere liburu baten inguruan aritzeko.
Ipuin eta liburuen inguruko informazioa zabaldu : irakurketa gidak, aldizkari eta web orri espezializatuak, erositako liburu berrien aurkezpena… SITEan ere lotura eta informazio zehatza ematen da.
Ikasleen irakurketa maila hobetzeko eta sakontzeko ekintzetan laguntza eskaintzen zaie eta irakurtzen ikasteko liburuak beraien eskura utzi eta beraiekin irakurtzen dugu.
Liburutegiko fondoaren eta material berrien inguruan informazioa zabaltzen dugu.
Bigarren mailatik aurrera, Booktraillerrak egiten dituzte.
Irakurketa partekatua, binakakoa... Irakurketa mota ezberdinak baliatzen ditugu
Udazken eta udaberriko egun goxoetan, liburuak hartu eta “Txorien etxea” deritzogun kanpoko espazio batetara joaten gara irakurtzera eta ipuin kontaketak egitera.