EUSKAL KANTU TXAPELKETA

Euskal Kantu Txapelketa:


Eskolako emanaldien erosotasunetik ateratzeko aukera izan dugunetan ez dugu zalantzarik izan eta ezenatoki berriek erakusteko zutenei heldu diegu zegokion urduritasun guztiekin. Euskal kantu txapelketak eman digu horretarako aukera eta hemen dituzue adibideak:

2015

Gure Euskal Kantu Txapelketako lehen emanaldia izan genuen 2015ean. Larunbatean furgoneta hartu eta taldekideak eta familiak Bilbora joan ginen, BBK aretoan "feeling good" eta "summertime" abestiak batzen zituen eta Artzeren olerkiak kantatzen zituen kantu hau defendatzera. Telebistaren eta publiko ezezagunaren aurrean eta maila profesionaleko soinu ekipoarekin jotzeak sortzen duen urduritasunari eutsi eta hemen duzue egun hartako emaitza. Kantu moldatu originalenaren saria eskuratu genuen!

2017

Bigarren aldiz, Bilbora abiatu ginen taldekideak, bertan egun pasa egin eta arratsaldean emanaldia eskaintzeko. Aurreko emanalditik bi taldekidek bakarrik errepikatu genuen esperientzia eta beraz, urduritasunari aurre egin behar izan genion berriro ere. Oraingoan, Miley Cirusen bertsionatutako "Joline" abestiaren moldaketa euskararatua egin genuen. Berriro ere, kantu moldatu originalenaren saria eskuratu genuen!