LARRABAND








Zer da Larraband?


Larraband Donostiako Larramendi Ikastetxeko ikasle eta irakasleek osatutako musika taldea da. Bertan, parte hartzeko ilusioa, maila (edo maila lortzeko kemena), denbora eta konpromisoa duten DBH eta DBHO osoko taldekideak aritzen dira lanean. Zortzi urteko ibilbide honetan hamaika emanaldi emateko aukera izan dugu, bai eskola barruan (Gabon jaialdia, bigarren batxilergokoen agurra...) eta baita kanpoan ere (Euskal Kantu txapelketa, Bakearen astea...) eta, ematen ditugun emanaldi bakoitzarekin gustura gelditzeko asmoz, pare bat hilabetez jarduten gara lanean hauen aurretik, eskola ordutegi barruan eta kanpoan astero antolatzen ditugun entseguetan.

Urtero taldekideak aldatzen joaten dira, ikasleek eskola amaitzen baitute eta kide berriak sartzen baitira. Beraz, instrumentu bat jotzen baduzu eta talde batetan jotzeko aukera izan nahi baduzu, anima zaitez eta ongi etorria izango zera gurera!