MARTXOAK 20
4-8 urteko bitarteko haurrentzat
ANIMATU eta GOZATU!!
OTSAILAK 21
4-8 urteko bitarteko haurrentzat
ANIMATU eta GOZATU!!
4-8 urteko bitarteko haurrentzat
ANIMATU eta GOZATU!!
Martxoaren 22an korrika pasatuko da Abadiñotik.
Datorren hilean, otsailaren 9an, inauteriak ospatuko ditugu eskolan.
Txitxiburduntzi eguna garizuma aurretik ospatzen zen Euskal Herriko ohitura zaharra da. Egun horretan jendea mendira joaten zen, sua piztu, makilatxo batez burruntzia egiten zen, eta gero txorizoa, txistorra, zein beste txerrikiak sutan prestatzen ziren.
Otsailaren 8an ikastetxeko guraso elkarteak eta nagusiek txitxiburduntzia eskeiniko digute eskolan. Hasi makilak zorrozten eta on egin!
Badator aurtengo Gau Beltza. Urriaren 31an ospatuko dugu gurean
Hemen dituzue kontakizun, kanta, makilaje eta kalabaza tailerrak, marrazki bizidunak, errezetak.... Gau Beltzerako girotzen hasteko.
🎃🦇 🎃🦇 🎃🦇🎃🦇🎃🦇🎃
Animatzen??
EUSKAL MUNDUARI IREKITAKO LEIHO DIGITALA
Primeranen denetariko edukiak aurki ditzakezu, euskal ekoizpeneko eta nazioarteko telesailak, zinea, dokumentalak eta haurrentzako edukiak.
IPUIN KONTALARIA
Otsailaren 22an UDAL MEDIATEKAN.
Lehenengo funtzioa:
17:00etan 4 eta 5 urte bitarteko umeentzat.
Bigarren funtzioa:
17:45ean, 1., 2. edo 3. mailako haurrentzat.
Gonbidapenak:
Aurreko astelehenean mediatekan.
Otsailaren 17an, 19an eta 21ean hainbat ikuskizun izango dira herrian inauteriak direla eta. Batzuk Matienan izango dituzue eta beste batzuk Zelaietan. Adi egitarauari.
Otsailak 17. Traña plazan
16:30 - Txokolatada
17:00 - Xaibor Diskofesta
Otsailak 19. Errota Kultur Etxea
19:00 - Asier Bilbao Show. Entradas en Errota y Udal Mediateka. 3€.
Otsailak 21. Probalekuan
16:45 - Mariskal Dejai! Diskofesta.
Tailer honen helburua da euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna murriztea, hizkuntza jokabide asertiboari esker gusturago egotea eta horretarako baliabide gehiago sortzea. Tailerrean parte hartuko duten pertsonek euskaraz hitz egitean duten deserosotasuna gutxituko dute eta horrela, euskaraz gehiago egiteko aukera izango dute. Horretarako, oso baliagarriak izango dira maila kognitiboan, emozionalean eta fisiologikoan eskainiko diren baliabideek. Tailerreko hartzaile potentzialak izango dira euskaraz egiteko gogoa duten hiztunak (hizkuntza kontzientziadunak). Oinarrizkoa da pertsonek euskararekiko kontzientzia izatea. Kontzientzia horretatik abiatuta, baliabideak eta estrategiak eskainiko zaizkie, euskaraz gehiago eta erosoago hitz egiteko.
Datorren igandean, otsailak 5, harrijasotze erakustaldia izango da Abadiñoko probalekuan. 2019an munduko gizonik indartsuena suertatu zen Martins Licis letoniarra izango da Abadiñoko Urdax Magunazelaiarekin eta beste 10 harrijasotzailerekin batera. Ikusgarria izango da.
Datorren urtean, emakumeen txanda izango dela seguru gaude, eta irrikitan izango gara emakumeen erakustaldia ikusteko.
Hirugarren aldiz jantzi du Maialen Lujanbiok Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapela. Merezitako saria!! ZORIONAK MAIALEN!!
Bizkaiko Goma gaineko sokatira txapelketa ospatuko da larunbat honetan, abenduaren 3an.
AZAROAREN 25a ospatzen edo aldarrikatzen ari ginela bisita POLITA izan dugu eskolan. Zein etorri da? TXIMIST etorri da. Bere falta genuen eta egunero, noiz etorriko den zain egon gara. ESKERRIK ASKO bisitagatik TXIMIST!!
Igande honetan, Abenduak 4, Emakumezkoen esku pilota finalerdiak jokatuko dira Matienako Udal Pilotalekuan.
ARGIAko Multimedia kanalean ehunka eduki dituzue euskaraz gozatzeko: film laburrak, dokumentalak, bideo herrikoiak, erreportajeak, web telebistak, elkarrizketak, solasaldiak, ekitaldiak, ARGIAko podskastak, etab...
Oso material ona euskaraz gozatzeko...!!!