Tematika: Abenturak
Sinopsia:
Ezagutzen duzu Zetaren Bidea? Zatoz gurekin Txinaraino kutxa misteriotsu baten bila.Giltza zahar batek eta mapa batek Europan eta Asian barrena eramango gaituzte. Dirurik gabe baina irudimenez gainezka, arriskuan dagoen elefante bati lagunduko diogu, jaken karabana batean joango gara Himalaia mendikatean gaindi eta milaka urteko armada bateko gerlarien artean infiltratuko gara...Zeren zain zaude? Ireki liburua. Harri eta zur geratuko zara.
Iritzia:
Liburua abenturaz beteta dago eta irakurtzerakoan barruan egongo bazina bezala sentitzen duzu,
Link. https://www.casadellibro.com/libro-onin-eta-bidaia-miragarria/9788412382037/13022619
Tematika: Narratiboa
Sinopsia:
Hemengo testu hauek moldatu dute nire izateko modua. Antzinako ipuinak dira, ia galduak, eta gaur egungo denboretara egokitu nahi izan ditut.
Egoerak aldatu ditut, pertsonaiak, hizkera... Baina muina, mamia, betikoa da: mundua ulertzen laguntzen digun hori.
Iritzia:
Adin horietako haurrentzat oso egokia da bizitza beste modu interesgarriago batean ikusteko balio duelako.
Link: https://www.txalaparta.eus/es/libros/mundua-ulertzeko-ipuinak
Tematika: Abentura
Sinopsia:
Ondo pasa dezazula Kika Supersorginarekin! Halako egun batean, bere ohe ondoan, magia liburu bat aurkitu zuenetik izugarri gustatzen zaio sorginkeriak egitea; nahiz eta, egia esan, batzuetan bere araoek ezusteko ondorioak izan... Abentura honetan, Kikak bere amaren bizikletaren lapurreta misteriotsua ikertzen du. Bat-batean, eta magiari esker, hiriko bizikleta lapur azkarrenaren arrastoari jarraitzea egokitzen zaio. Kasu zail-zaila, Kika Supersorginak argitu beharrekoa!
Iritzia:
Liburu oso dibertigarria da eta irakurtzeko oso erreza, abenturaz eta emozioz beteta. Gainera, saga bat denez gustatuz gero irakurtzen jarraitzeko aukera dago.
Link. https://www.amazon.es/Kika-Supersorgina-detektibe-Euskara-Pertsonaiak/dp/8421682342
Tematika: Abentura
Sinopsia:
Amamaren etxeko zakarrontzian gnomo bat agertu da eta, harrezkero, Nur zoriontsua da. Aitonak uste du arratoi bat dela, eta zepoak jarri eta jarri ari da. Bien bitartean, Nur, Ainara, Noelia Unai eta Peio jolas eta jolas ari dira Finn-ekin -halaxe deitzen da irlandar gnomoa-, eta haien abenturetako lagunik hoberena izango da aurrerantzean.
Iritzia:
Haurrak, abenturak eta entretenimendu bermatua irakurtzeko aproposa da, eta, gainera, benetako neskato batean eta haren irudimenezko abenturetan oinarritzen da.
Tematika: Misterioa
Sinopsia:
Gabon gaua da. Mistery House prest dago bertara gonbidatutakoei harrera ona egiteko; Samuel Mistery, aitona Godfrey, amona Jubilee eta Gaspard. Gonbidatuek ezustekoa prestatu diete Agatha eta Larryru; haietako bakoitzak bizi izan duen misteriozko asmakizun bat aurkeztuko die detektibe gazteei.
Iritzia:
Liburu interesgarria da adin tarte horretako gazteentzat, abenturak eta misterioak barne.
Tematika: Abentura
Sinopsia:
Galtzerdi zahar bat da istorioaren protagonista bizimoduz aldatu nahi duena. Hori dela eta, eskegita dagoen tokitik bere burua botatzea erabakitzen du. Ez baina, bere burua akabatzeko, baizik eta eguneroko bizimoduarekin ez dagoelako konforme eta kanpoko esperientziak bizi ahal izateko etxetik kanpo. Halako batean, bere jabeak arropa zintzilakatzen du eta deskuidoaz baliatuta galtzerdiak goitik behera botatzen du bere burua. Hor hasten dira abenturak eta jabe baten eskuetatik bestera daraman ibilbidea
Iritzia:
Galtzerdi suizida liburu arraroa eta interesgarria delako, ez du beste liburuengan ezer komunean. Irakurtzeko erraza da, baina haria galdu daiteke errez.
Link. www.casadellibro.com/libro-galtzerdi-suizida/9788483317952/805796
Tematika. Abentura
Sinopsia.
Malin, Senegaletik hurbil dagoen Kayes herrian jaio zen Drissa. Han bizi izan da bere gurasoekin eta bi anai-arrebekin eta haurtzaroaren gomuta atseginak ditu, baina egun zoritxarreko batean aitak lanpostua galdu eta bizibidearen bila hasi behar izan zuen familia osoak.
Aita Europa aldera joan zen ogi bila, afrikar asko bezala. Baina haren berririk ez zuenez, hamahiru urte bete zituenean, Drissa aitaren bila abiatuko da milaka kilometroko bidaian, milaka abentura zirraragarri bizi izatera. Hainbat muga zeharkatu beharko du beti iparralderantzko bidean.
Iritzia.
Liburu oso ona eta gomendagarria, erkusten digu zelako bizitza eramaten duten imigranteak eta zenbat oztopo daukaten bidean, oso erraza da irakurtzkeko
Link. www.erein.eus/libro/beti-iparralderantz
Tematika. Bizipenak
Sinopsia:
Greg Heffley, institutuko nerabe bat, Rowley lagun gogaikarriarekin eta Rodrick anaia nagusi problematikoarekin ari da borrokan. Gazta-xerra batekin lotutako madarikazio batekin topo egiten dute, eta horrek Rowleyri errua botatzea eragiten dio. Ondorioak ondorio, Gregek Rowley defendatzen du eta adiskidetu egiten dira, nahiz eta institutuan ezezagunak bihurtu.
Iritzia
Liburua oso barregarria, ditu zenbat marrazki eta horrek asko laguntzen du liburua irakurtzen. Oso lexiko erreza du.
Link
Tematika. Kirola
Sinopsia.
Pazko oporretan futbolean jolastea bizitza bezain garrantzitsua dela uste duten zazpi lagun udaberriko eguraldi goxoa noiz helduko itxaroten daude, futbol denboraldia hasteko. Baina izotza urtzearekin bat, Michi Lodikoteak eta bere Garaile Garaezinek futbol zelai txikia lapurtzen diete
Iritzia.
Futbolzale edo futbola gustatzen zaien pertsonentzako da, oso liburu interesagarria eta zenbait marrazki ditu liburuaren haria ez galtzeko.
Link
www.casadellibro.com/libro-leon-eslalom-driblatzailea-futbolari-basatiak-1/9788427129917/1237451
Tematika. Gazte baten bizitza
Sinopsia.
Aita agurtzean, pozaren pozez esan dit: «Asteburu bat zu gabe, azkenean! Jaio zinenetik, ez duzu behin ere huts egin!». Ama agurtzean, esan dit: «Ez zikindu familia txinatarraren etxea. Ez nazazu haien aurrean gaizki utzi, ikus dezatela hemengoak jatorrak garela. Ez jan ahoa irekita eta ez egin korrokadarik mahaian. Puzkerrik ere ez bota». Anaia agurtzean, esan dit: «Ez itzuli, arrautza oskol!». Eta hala, familiaren maitasunaz beteta, poz-pozik noa Anselmekin eta Lisekin, gure abentura handiari ekitera.
Iritzia:
"Gizajo baten egunkaria"-ren antzeko liburu bat da, bertan gazte batek bii dituen anekdota desberdinak kontatzen ditu. Oso erraza da irakurtzeko.
Link:
www.edelvives.com/es/Catalogo/p/erreskate-operazioa
Hiner Saleem zinegile eta idazle kurduak bere haurtzaroa kontatzen du liburu honetan. Eta bere haurtzaroa kontatzeko beretarren -bere familia hurbilaren eta kurduen- historia kontatu behar digu, Saddam Hussein aginpidera iritsi aurretxoan hasita, harik eta, 17 urte zituela, Iraketik ihes egin behar izan zuen arte. Ihes egin eta gero, zinemagile lanak egin ditu. Vodka Lemon da bere azken film luzea, Veneziako 2003ko zinemaldian San Marco saria jaso duena.
Link: https://www.casadellibro.com/libro-nire-aitaren-fusila/9788496310094/970247
Ipuin edota poema grafiko bat osatu dute egileek. Metafora iradokitzaile eta indartsu baten bitartez, testuek eta marrazkiek helburutzat dute tigre batekin bizitzeak sorrarazten duen egonezina eta zirrara batetik, eta eragiten dituen hainbat galdera argitara ekartzea bestetik.
Link: https://www.casadellibro.com/libro-tigre-batekin-bizi/9788490277423/6025840
Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia, Mark Haddon: Liburuak 15 urteko mutil autista baten pasadizoak kontatzen ditu. Christopherrek oroimen izugarri ona du, gai da erlatibitatearen teoria azaltzeko, matematika ariketak azkar batean egiten ditu baina pertsonen arteko harremanetan ezgauza da, ez gaitu ulertzen. Gizartetik urrun dago, horregatik, aita eta eskolaren laguntza izan arren, bere baitan biltzen da. Bizilagunen txakurra hilda agertzen denean, Sherlock Holmes-en antzera, hiltzailearen bila hasiko da. Istripu hori aztertzen den bitartean, gaztea bizitzaren sekretua aurkitzen joango da, munduaren beste ikuspegiaz ohartuko da.
Link: https://www.amazon.es/Txakurrari-Gauean-Gertatutako-Istripu-Literatura/dp/8487484794
Jim Hawkins gazteak uharte baten mapa aurkitzen du pirata baten kutxan: mapa hark Flint kapitain pirata ospetsuaren altxorra non dagoen lurperatuta adierazten du. Eta espedizio oso bat abiatzen da haren bila Hispaniola belaontzian.
Onak eta gaiztoak daude, Jim Hawkins protagonista edo kapitaina alde batetik, eta piratak bestetik, Silver Luzea buru dutela, baina Stevensonek jakin du giza ariman arakatzen eta gizakiaren alde agerikoak eta ezkutukoak nabarmentzen nobelan zehar abenturen harian; hala, gertatzen da Silver piratak baduela alde ilun bat, baina, aldi berean, ateratzen zaizkio bere alde argiak, gizatasunezkoak ere.
Altxor Uhartea irakurtzea abenturak bizitzea da, eta abentura beti da arriskutsua eta horregatik baita zirraragarria ere. Arriskuan eta egoera larrietan giza arima ateratzen da, ordea, eta hor beldurrak, birtuteak, miseriak eta bestelako giza ezaugarriak erakusten dira. Bai, dudarik gabe, Altxor Uhartea abenturazko nobelen artean biribila eta eredugarria da. Eta Rober Louis Stevenson maisu agertzen
da, klasiko bat, hitzaren esanahirik ederrenean.
Link: https://www.casadellibro.com/libro-altxor-uhartea/9788497835640/1203768
Noizbait bakarren batek denak irakurriko balitu, hil egingo litzateke. Hala ohartarazten du liburu honek ezkutatzen duen mehatxuak. Xerazade ere, istorio hauen guztien narratzailea, hiltzeko arriskuan egon zen liburuaren kontaketak iraun zuen bien bitarte guztian, eta soil-soilik ipuinen bitartez lortu zuen bere bizitza salbatzea. Xariar erregearen jakingosea pizteko, gau batez ipuin miresgarri bat kontatzeari ekingo zion, beste batez bidaia kilikagarri bati, fabulak ere kontatuko zizkion. Istorio horiek gauero kontatu, eta gertakariak erakargarrien zeudenean, orduantxe egingo zuen etena, biharamunean jarraitzeko eta, hartara, bizia beste egun batez salbatzeko. Ipuinak biziaren truke.
Link: https://www.casadellibro.com/libro-mila-gau-eta-bat-gehiago/9788497460712/868568