ANDUTZ
Beroari aurre eginez eta ur-botilak eta kantinplorak beteta egun ederra pasa genuen Andutz inguruan.
Andutzeko elur-zuloan geldialdi txiki bat egin genuen hamaiketakoa jateko eta Xabi Lakan azalpenak entzuteko. Tontorra zapaldu eta gero Urritzun bazkaldu genuen.
IRUNE BASAGOITI BERTSOLARIA ITZIARREN
Irune Basagoiti bertsolari ermuarra gurekin izan zen Burugorrigainean.
Eneko, gure bertsolaritza irakaslearekin batera hitzekin jolastu genuen eta saio ederra eskeini ziguten.
DEBAKO HONDARTZAN SURFEAN
Zoragarri ibili ginen Debako hondartzan surfean. Ipar surf eskolako irakasleen laguntzarekin olatuen aparretan murgildu ginen.
EUSKARALDIA
Itziarko HHko eta LHko ikasleek Euskaraldiarekin bat egin dugu abestiaren koreografia eginez.
Martxoak 14an LH 1,2 eta 3. mailako taldeak egun ederra pasa genuen Bilbon. Bilbo hobeto ezagutzeko aukera izan genuen eta bertan dagoen Arte Eder Museoa bisitatzeko aukeraz baliatu ginen.
ITZIARKO URMAELEAN ELTXOEN LAGINKETA EGITEN
Aste honetan urteko eltxoen bigarren laginketa egin dugu.
Puntu kardinal bakoitzean bi ur-jasoketa egin genituen, azalean eta hondoan. Jaso, behatu, identifikatu eta fitxak bete eta gero gelan dugun haztegian sartu genituen harrapatutako bizidunak. Eltxo, Ephimeroptero,...ezberdinak hartu genituen. Orain gelan behatuko dugu nola metamorfosia egiten duten.
URMAELA ETA BERE INGURUA AZTERTZEN
Urmaela eta bere ingurunea aztertzen egon ginen. Bertan dauden landareen bilketa egin genuen eta ondoren gelan sailkatu, identifikatu eta marraztu genituen.
GURE ESKOLAN ANIS USAINA
San Blas egunean LHko ikasleok San Blasak egin genituen. Goiz osoan zehar aritu ginen jo eta su sukaldari lanetan. Anis usain ederra utzi genuen gure ikastetxean.
ANTZERKIA LH4-LH5
Pasa den ostiralean emanaldia eskaini zuten LH4-5eko ikasleek.
Bi antzerki emanaldi eskaini zituzten, Jon ausarta eta Erregearen froga.
Hemen dituzue emanaldien grabaketak.
Disfrutatu!
ARRITXULO 2024
Azaroaren 7a eta 8a Arritxuloko aterpean pasa ditugu. Eguraldia lagun, izugarri disfrutatu dugu hango baso eta mendietan.
Begirale apartak ezagutu ditugu (Ganix, Imanol, Beñat eta Xabi) eta primeran pasa dugu.
Lo goxo-goxo egin eta gero Josuk ekarri gaitu Itziarra bueltan.
Kalabazak hustu, kandelak piztu... Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian.
Itziarko eskolan ere ospakizun honen bueltan, Beldurren kutxa gure beldur, kezka eta zalantzekin bete dugu eta suak duen indar berritzailearekin airean joan dira guztiak.
Ostiralean, urriak 4an, Aranzadiko Josetxo eta Pakorekin txoriak eraztuntzen ibili gienen urmaelan. Txantxangorriak, Erregetxoa eta txinbo kaskabeltzak eraztundu genituen. Oso gustura ibili ginen. Txorien inguruan duten ezagutza hain da aberatsa adi- adi entzun genituela Josetxok eta Pakok ematen zizkiguten azalpenak. Mila esker Aranzadiko bi kideei.
Ostiralean, urriaren 4an, Errotaberri-Sakoneta ingurura joan ginen naturaz gozatzera LH 2, 3, 4 eta 5ekoak.
Bidean hainbat gorabehera izen genituen, oso lokaztuta zegoelako eta bidea oztopatzen zigun behi talde bat aurkitu genuelako. Hala ere, ederki pasa genuen eta eguraldi zoragarriaz gozatu genuen.
Dagoeneko egin ditugu lehendabiziko lanak eta landaketak eskolako baratzean.
Itziarko eskolako familiek prestaketa eta txukunketa lank egin eta gero, pasa den ostiralean lehendabiziko landaketak egin genituen.
Ilarrak, babak, azak,...
Ea aurtengo uzta oparoa den.