Ikasturteari amaiera emanez, ekainaren 6 eta 7an LHko ikasleak Sarriara joan ginen gaua pasatzera.
Herritik zehar altxorraren bila ibili ginen, Murgiako ezti-museoa bisitatzeko aukera izan genuen eta Gorbeiako parketxera ibilalditxo bat egin genuen.
Egun ederrak pasa genituen, nahiko dantza eta jolas egin ondoren!
LIBURUAREN EGUNA 2024
Maiatzaren 9an Liburuaren eguna ospatu genuen Itziarren.
Ikasle bakoitzak bere gustoko ipuin bat ekarri zuen bere etxetik eta eskolan ditugun beste batzuekin bilduma ederra osatu genuen.
Apaizetxe ondoko laberintoan eta elizaren atzekaldean txoko ezberdinak montatu genituen eta irakurketari tartetxoa eskaini genion.
Zein polita izan da ikasleen arteko hartuemana ikustea, nola zaharrenek gazteneei ipuinak kontatu dizkieten.
ITSASOA
LH 1 eta 2an azken asteotan itsasoa gaiari heldu diogu. Beste hainbaten artean, ilargiaren faseak ezaguu ditugu eta honek mareekin duen zerikusia.
Euskal balearen inguruan ere ibili gara, Txiki eta Handi baleak marraztu genituen, bata 18 metrokoa eta bestea 4 metrokoa. Ikaragarri handiak benetan!
ZARAUTZ IRTEERA 2024
Ekainaren 13an Itziarko eskolako ikasle eta irakasle guztiok egun pasa ederra egin genuen Zarautzen. HH eta LH1-2 ikasleak autobusez abiatu ziren Itziarretik eta LH3-4 ikasleak oinez jaitsi ziren Debara eta bertan trena hartu zuten Zarautzera joateko.
Eguraldia lagun, zarautzeko hondartzaz goxatzeko aukera izan genuen. Bertan jolastu eta bainu eder bat hartzeko aukera izan genuen.
Eguna bukatzeko, izozkia jan genuen malekoian eta Itziarra bueltatu ginen.
Maiatzaren 10ean, eguraldi ederraren laguntzaz, LHko ikasleok Andutzeko buelta egiteko aukera izan genuen Xabi Laka eta Mantaren laguntzaz.
Leku paregabeak ezagutzeko aukera izan genuen eta baita gure inguruan ditugun zuhaitzak ezagutzekoa ere. Horretarako, zuhaitzak identifikatzen hainbat gako landu ahal izan genituen eta oso baliagarriak izan zitzaizkigun bidean bilatzen genituen zuhaitzak identifikatzerakoan.
URMAELEKO LANDAREDIA AZTERTZEN
Pasa den asteazkenean, maiatzaren 8an, Urmaelera joan ginen bertako landaredia aztertzera.
Urmaelaren marrazki-zirriborroa egin genuen, eta hainbat datu bildu genituen.
Batetik zein landaredi mota dugun urmaelean eta bere inguruan, eta %koak jaso genituen, hau da zenbatekoa den ura, algak, ur-belarrak eta lehorrekoak.
Hainbat landare mota identifikatu genituen. Horretarako oso baliagarria suertatu zitzaigun PlantNet app-a.
Zumarrak, Sahatsak, Espadañak (Typhak), ...aurkitu genituen.
Maiatzaren 3an LHko ikasle guztiak Santa Katalina-Deba ibilbidea eginez egun pasa ederra egin genuen.
Santa Katalinan hamaiketako egin genuen eta gero Debako hondartzaraino jeitsi ginen. Hankak bustitzeko aukera ere izan genuen!
San Roken behetik gora, hauspoa berotuz, gustura asko egin genuen Itziarra buelta!
Apirilaren 26an, Safia Kainaren bisita izan genuen gelan. Marokoarrak dira eta beraien kulturara gerturatzeko aukera izan genuen.
Henna zer den azaldu zigun eta zertarako erabiltzen duten ere bai.
Sekulako arte-lanak egin zizkigun eskuetan eta arratsalde dotorea pasa genuen. Beraien postre goxo bat ere ekarri zigun!
Eskerrik asko Safia!!
ITZIAR MUNDUAN ETA MUNDUA ITZIARREN
Errumania, Maroko, Portugal... herrialde desberdinak ditugu gelan eta guzti hauei herriko plazan dagokion tokia egitea pentsatu genuen. Noski, baita geure Euskal Herriari ere.
Arratsalde pasa bikaina egin genuen, errezeta desberdinak ezagutuz eta hauek dastatuz!
Eskerrik asko denoi!!
ELIKADURA
LH1 eta 2 mailako ikasleak elikadura lantzen ibili gara martxo inguruan. Elikadura osasuntsuaren inguruan hausnarketa desberdinak egin genituen yogurrekin.
Gainera, bizkotxo osasuntsu bat egiteko aukera ere izan genuen. Errezeta osatu, erosketak egin, elaboratu eta ederki dastatu genuen!
Mundiala zegoen!
Martxoaren 15ean, Lhko ikasleak Arantzazura joan ginen.
Lehendabizi, bertako giden laguntzaz, inguruko paisaien, bertako fauna eta floraren eta energia iturri desberdinen azalpenak jaso ahal izan genituen, ibilbide irisgarri batetik paseo ederra eginez.
Bazkal ondoren, parketxera bisita egin genuen.
Hemen ere, eguraldia lagun, aparteko eguna pasa genuen!
DEBARRAK ITZIARREN BISITAN
Otsailaren 29an, Debako LH 1.mailako ikasleak Itziarra etorri zitzaizkigun bisitan. Irrikaz hartu genituen lagun berriak eta gure eskola gustu handiz erakutsi genien.
Gero, frontoian, elkar hobeto ezagutzeko jolas batzuk batera egiteko aukera izan genuen eta primeran ibili ginen. Urmaela ere ikusi nahi zuten arren, baina eguraldiak ez zuenez lagundu, hurrengo baterako utzi genuen plana.
Hori bakarrik ez, beraien eskola bisitatzeko gonbita ere jaso genuen eta maiatza alderako irteeratxo bat egitekotan gelditu ginen!
Nahiz eta batzuk bistaz elkar ezagutzen ziren, aukera aparta izan zen elkar hobeto ezagutzeko!
EUSKAL MITOLOGIA
LH3-4 mailako ikasleek Euskal Mitologiaren inguruko ikas-egoera landu dute eta HHko ikasleei pertsonaien inguruko azalpena ematera joan dira.
PERTSONA BAKOITZAK BERE AMA HIZKUNTZA DU, ETA ALTXOR BAT DA
HEZTEN elkarteko Amaia Muguruzarekin batera ama hizkuntzen inguruko hausnarketa egin dugu Itziarren, eta sortu ditugun lanak dituzue albumean.
ZIENTZIA ASTEA ITZIARKO ESKOLAN
Pasa den astean, Zientzia Astea ospatu genuen, Emakume Zientzalarien Nazioarteko egunaren aitzakian.
Hiru egunetan banatu genituen ekintzak.
Lehen egunean urarekin lotutako erronka ezberdinak burutu genituen.
Bigarren egunean dentista den ama baten bisita izan genuen eta hortzeria zaintzearen garrantziaz hitz egin zigun.
Hirugarren egunean HHko ikasleei erronkak azaldu eta erakutsi genizkien.
Hemen dituzue atera genituen argazkiak eta grabatutako bideoak.
INAUTERIAK 2024
Inauteriak ospatu ditugu. Euskal Mitologia izan da aurten aukeratu dugun gaia, eta Itziarko Eskola Galtxagorriz, Lamiaz, Zezengorriz, Akerbeltzez bete zaigu.
Egun ederra pasa dugu eta hemen dituzue argazki eta bideoak zuen gozamenerako.
ITZIARKO URMAELA. ANFIBIOEN BEHAKETA
Urtarrilaren 17an Urmaelera joan ginen Anfibioen behaketa eta azterketa egitera.
Anfibioen behaketa egiteko Urmaelaren erdigunera sartu behar izan ginen eta bertatik, eta salabardoaren laguntzaz, hainbat ateraldi burutu genituen.
Ez genituen anfibioen datuak bildu, bai ordea odonato ezberdinen larbenak. Sorgin-orratz eta Burruntzien larbak atera genituen.
Goiz pasa ederra egin genuen eta eskola osoko ikasle zein irakasle parte hartu genuen.
LH3-4ko ikasleek datuak bildu eta gelan aztertu zituzten.
DEBA-ITZIAR eta DEBABARRENA ESKUALDEA
Lehenengo hiruhilekoan landutako proiektuaren azken xedea Lapbook-ak eta Erliebedun maketa bat egitea zen.
Deba-Itziar eta Debabarrena eskualdea irudikatu ditugu maketa honen bitartez.
KOMUNITATERAKO PROIEKTUA
IPUINAK KONTATZEN
Aurten, Komunitaterako Proiektua irakasgaian erronka polita izan dugu.
Eskolako LH3-4 mailako ikasleek, HH4-5 eta LH1-2 ikasleei ipuin kontaketa ederrak eskaini dizkiete.
Ariketa ederra izan da, eta erronka izugarria eskolako nagusientzat.
Zoragarri egin dute, eta txikiek izugarri disfrutatu dute.
KOLORETAKO ANTZERKIA 2023-12-15
Aurreko ostiralean LH1 eta 2ko ikasleek, burugorri gainean, eskolako lagun guztiei antzerki eta dantza emanaldi zoragarri bat eskaini zieten.
Gogotsu eta irrikaz zeuden eta kolorez betetako ikuskizuna izan zen.
Kantuan eta dantzan amaitu genuen, primeran pasa genuen!
EUSKARAREN EGUNA 2023
Gaur, abenduak 3, Euskareraen eguna ospatzen dugu, eta jai eguna izanik Itziarko eskolako ikasle eta irakasleok ostiralean ospatu genuen.
Itziarko frontoian, herri kirolak, hamaiketako ederra, musika eta buruhandiak izan genituen.
Ederki ibili ginen euskaraz jolasten eta goxatzen.
GARAZI MEDIKUAREN BISITA
Lhko lehendabiziko zikloan, gorputza gaia lantzen ari garen honekin, Garazi medikuaren bisita izan genuen azaroaren 21ean.
Gorputz atalak errepasatu ondoren, barruan ditugun organoak eta hauen funtzioak azaldu zizkigun.
Bukatzeko, fonendoskopioarekin, bihotza eta birikak entzuteko aukera izan genuen.
Esperientzia aparta!
ERROTABERRI-SAKONETA
Azaroaren 14an, Errotaberri-Sakoneta ingurua bisitatu genuen, Manta eta Xabi Lakaren laguntzarekin.
Flyscharen inguruko azalpenak entzun eta gero, itsaslabarrean barrena ibilalditxoa egin genuen.
Ondoren, Errotaberriko atsedengunean bazkaldu genuen.
Eguraldia lagun egun ederra pasa genuen!
NEGUKO LANDAREEN LANDAKETA:
Azaroaren 17an, neguko landareak landatzera joan ginen baratzara. Azak, brokoliak, azaloreak, tipulinak, letxuak, azelgak eta baratxuriak aldatu genituen.
Lan ederra egin zuten eta dena txukun-txukun utzi zuten.
ITZIARKO URMAELA. ELTXOEN BEHAKETA
Urriaren 24an ikasturteko lehendabiziko laginketa egin genuen.
Goizeko 10:30etan abiatu ginen eskolatik. Beharrezkoa den materiala hartu (ontziak, botinak, pipetak, fitxak, iparorratzak,...) eta Urmaelera iritsi ginen.
Lau puntu kardinalak kokatu eta gero, horietako bakoitzean laginketa egin genuen. Ur azalean eta sakonean ura hartu, identifikatu ea eltxoen larbak zeuden, fitxa bete eta pipeten laguntzarekin poto ertainetan sartu genituen.
Ondoren, gelan, haztegian utzi genituen ea hazi eta garatzen diren.
Landa-koadernoa ere osatu dugu eta laginketa bakoitzean jasotako informazioarekin beteko dugu.
ITZIARKO ENERGIA ITURRIAK LH1-2-3-4
Urriaren 6an, Lizarreta ingurura joan ginen.
Ibilbidean Xabi Lakaren laguntza izan genuen, eta garai baten, Itziarren energia nola lortzen zuten ikasi genuen.
Lizarretako Txondor-plaza eta Elurzuloa ikusi genituen.
Goiz pasa ederra egin genuen.
SKATE Ikastaroa LH3-4
Ikasturte hasierakin batera, jarduera berriak izan ditugu Itziarren.
Oraingo honetan, SKATEan trebatzeko ikastaroa jaso dute gure LH3-4ko haurrek.
Zoragarri ibili gara!