ELORRIAGA
2025-2026
2025-2026
DYA-KO ANBULANTZIAREN BISITA
Zientzia aste betean murgilduta gaudelarik, gaurkoan DYA-ko anbulantzia etorri zaigu eskolara, eta bertan gauza berri mordoa erakutsi dizkigute: anbulantzia bera barrutik ikusteko aukera izan dugu, sirena hotsa, zein lana duten zehazki...
Oso interesgarria izan den bisita honetan gauza pila bat ikasi dugu.
TXORIEN ERANZTUKETA
Urtero legez, aurten ere Luzaro eskolak "Txorien eranztuketa" proiektuan parte hartu du, eta 3. mailakoak joan gara ikuskizunak gozatzera, eta, batez ere, gauza berri mordoa ikastera.
Debako padura ikusgarrietan ginen geratuak Pako arduradunarekin, eta hogei minuru inguruko ibilaldi baten ostean iritsi ginen tokira. Pakok eman zigun ongi etorria, eta aurpegietan nabari zitzaigun barruan gorde ezin genuen emozioa. Baina, hasteko, inguruan tokia hartu eta gaiari zegokion azalpen batzuk jaso genituen, ondoren etorriko zena guztiz ulertu aldera. Kontu interesgarriak gora eta behera, azkenean iritsi zitzaigun unea: txoriak banan-banan esku artetik askatzeko aukera izan genuen, nola astintzen zituzten haien hegalkadak airera. Pakok esan bezala, aurreko gauean, sare bitartez, harrapatu zituen, eta, noski, txoriek inolako minik jasan gabe.
Hitzez baino, hobeto ulertzen dira kontuak argazki edota bideo bidez, beraz, hemen doakizue: