2024-2025 ikasturtea abiatu dugu bi ikastalde berrirekin. Bigarren zikloaren lehen urtea izanik, erronka berriei aurre egiteko ilusioz hasi dugu denok ikasturtea. Pozik bizi eta asko ikasi!
Hona hemen gure taldeak.
3 A
3 B
Udazkenarekin batera eta lehen gaiarekin lotuz, Debako auzo nagusiak aztertzeko irteera egin genuen urriaren amaieran. Lehenbizi Itsaspen izan ginen, eta bertako kanpina ezagutzeko aukera izan genuen Egoitz nagusiari esker.
Handik Elorriaga auzora abiatu ginen. Auzoko plazatxoan hamaiketakoa egin eta San Sebastian Ermita bisitatu genuen.
Ondoren, Itziarko auzo udalean eskola erakutsi ziguten. Zabalzoro frontoian bazkaldu eta atseden hartu genuen.
Bukatzeko, Itziarko poligonoan zehar autobusez bueltatxoa eman eta Lasturren amaitu genuen gure auzoetako irteera.
Eguraldiak lagun, primeran pasa genuen gure auzoak ezagutzen.
ITSASPE
ELORRIAGA
ITZIAR
LASTUR
Airea gora eta airea behera, zientzia museora irteera!!
Lehenengo, museotik bisita gidatua egin genuen. Zenbat gauza interesgarri ikasi genituen! Fakirraren ohe gainean etzan eta... ene, zenbat giltze zazta egin nahian, baina ez genuen minik hartu!
Pisua, ispiluen labirintoa, argiaren gela, polea... ikusi genituen eta argi izpi eta koloreekin jolastu ere.
Ondoren, egin zizkiguten esperimentuekin gozatu genuen.
Bazkalostean, airea hartuz pixka bat jolastu eta berriz ere museora sartu ginen. Gure kasa museoko jarduera eta jolas ezberdinetan aritzeko aukera izan genuen.
A ze egun ederra igaro genuen!
Otsailak 10ean, astelehena, zientzia asteari hasiera emateko, Goizane kimikalaria etorri zen eskolara eta aireari buruzko hainbat esperimentu egin zizkigun.
Oso interesgarria izan zen eta pila bat gustatu zitzaigun! Eta zenbat ikasi genuen...
Mila esker Goizane! Hurrengo ikasturtean berriz zain izango zaitugu!
Zientzia astearekin jarraituz, oraingoan geu izan ginen zientzialariak. Asteartean, Haur Hezkuntzako 3 urtekoengana joan ginen aireari buruzko esperimentuak egitera. Globo bat airez bete eta aire hau askatzean, CD bat nola mugitu daiteken ikusi genuen, airezko sugea ere biraka jarri genuen eta tutulu batekin, putz eginez, pilotatxoa dantzan jarri ere bai. Azkenik, tamaina ezberdineko paraxuten lasterketa egin genuen, leihotik bota eta ezetz asmatu zein iritsi zen lehenengo lurrera?
Esperimentuak prestatzen eta egiten asko ikasteaz gain, pila bat disfrutatu geneun eta txikiekin, zer esanik ez!
Zientzia asteari amaiera emateko, 2. mailara joan ginen eta hainbat esperimentu egin zizkiguten. Gainera, esperimentu hauetan, beraiekin parte hartzeko aukera ere izan genuen. Asko gustatu zitzaizkigun! Eskerrik asko 2. maila!
...
Otsailaren 28an inauteriak ospatu genituen. Mozorrotu eta gure akroesport espektakulua egiteaz gain, besteen emanaldiaz ere gozatu genuen. Dantzatu, jolastu eta txokolatea ere hartu genuen! Egun zoragarria benetan!
AKROSPORT 3B
AKROSPORT 3B
AKROSPORT 3A
AKROSPORT 3A
...
EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Bihar emakumearen nazioarteko eguna dela eta, gaur eskolan egun berezia izan dugu. Egun honen garrantziaz jabetzen gara eta egunerokotasunean berdintasunaren alde lanean jarraitu beharraz ere bai.
Gu ere feministak gara!
...
Ekainak 6an, ostirala, Arantzazuko parketxera joan ginen.
Ba al dakizue zergatik izena duen Arantzazu? Badirudi, artzain batek, ardiak bazkatzera zeramatzan bitartean, arantza artean, amabirjina ikusi zuela. "Arantzan zu?"- galdetu zion. Eta hortik omen dator bere izena.
Inguruak ezagutzeko ibilalditxo bat egin genuen. A ze paisaiak! Ustekabeko lagun bat ere egin genuen eta gurekin egin zuen hamaiketakoa. Astoa alajaina!
Meteorologo izateko hastapenak ere egin genituen, interesgarria izan zen benetan!
Bukatzeko Ipar orratza mapa batean kokatu eta mapako hainbat puntu aurkitzen ikasi genuen. Ondoren, puntu horietara joan ginenean hainbat pista aurkitu genituen eta testu bat osatu genuen pista horiekin. Benetako esploratzaileak sentitu ginen eta oso ongi pasa genuen!
Bukatzeko, Arantzazuko santutegia ere ezagutu genuen eta bertan dagoen, hormairudiz eta beste objektu interesgarriz osatuta dagoen lurrazpiko kripta ere bai.
...
Ekainak 12an, osteguna, Debako Padurak ikustera joan ginen. Diegok, hainbat azalpen eman zizkigun eta ondoren, taldeka, padurako landare ezberdinen argazkiak aurrean hartuta, bilatu genituen. Azkenik, bertako fauna aztertu genuen.
Arratsalde ederra pasa genuen!
...
Ekosistemak landu ditugunez, bukaerako lana, taldeka maketa eta honen aurkezpena egitea izan da. Asko ikasi dugu eta gainera super gustora aritu gara lanean!
...