ZEREGINAK

JAIAK ANTOLATU

Eskolan ospatzen diren jaien eragileak izango dira. Besteak beste, honako jaiak antolatzeaz arduratuko dira:

  • Euskararen eguna
  • San Tomas jaialdia
  • Inauterietako jaialdia





BILERAK:

  • Beharraren arabera.
  • Jolasgaraiak eta, behar izanez gero, eskola orduren bat erabiliko da. Saiatuko gara azkeneko orduak izan daitezela, bai eta bilera beti irakasgai berdinean egokitu ez dadila.

EUSKARA(Z) GOZATU!

Ikasleen eguneroko hizkuntza jarreratan eta euskara zein euskal kulturaren ezagutzan eragiteko jarduerak proposatu eta aurrera aterako dituzte. Esaterako:

  • Euskara(z) gozatu! izenarekin sortuko den euskararen txokoa dinamizatu.
  • Mintzolatada



BILERAK:

  • Asteazken eta/edo ostegunetan 2. jolasgaraian.

KOMUNIKATU

Ikastetxeak dituen bi hedabide nagusiak, hau da, Kalaka Irratia eta Hezikuntza aldizkaria elikatuko dituzte. Oraingoz, 4. mailakoak bakarrik arituko dira aldizkarian.

KALAKA Irratian maila guztietako ikasleak arituko dira, jolasgaraietan. Aurtengo txandak jada antolatuta daude eta irratia martxan dago.




BILERAK:

  • Aldizkaria: Hauspoa tailerra, astearteetan.
  • Irratia: jolasgaraietan.