EGUNEROKOA

Atal honetan Euskara Batzordearen lanen berri izango duzu. Sartu nahi duzunean eta ez galdu xehetasunik!

GAU BELTZA. Piztu beldurra!

Urriaren azkeneko egunak bertan dira, eta horrekin batera GAU BELTZA edo ARIMEN GAUA!

Kalakariak prest dira jada lehen ekintza burutzeko! Gau beltzaren atarian izango da ekintza hau eta helburua ondo pasatuz, Gau beltzaren berri eman eta jaian parte hartzeko gonbidapena izango da.

Hona hemen eguna girotzeko erabiliko diren baliabideak:

Euskara batzordearen berrabiaratzea!

Pandemia osteko normaltasuna apurka-apurka ari zaigu iristen gizartearen esparru gehienetara. Gurean ere normaltasun zantzuak ari dira aurrea hartzen; hori dela eta EUSKARA BATZORDEA berriz ere ABIAN DA!

3. mailako ikasle beteranoak gelaz gela pasa dira Kalakariak Euskara Batzordearen berri ematera. Izena-emateko epea urriaren 18a artekoa izango da! Ea zenbat kalakari batzen zaizkigun aurtengoan!


Anima zaitezte!

LOGO-LEHIAKETA

LOGO LEHIAKETA.mp4

KALAKARIAK martxan daude!

Udaberrian loreak nola, gure Kalakariak ere pizten ari dira. Bigarren hiruhileko honetan inauteriak izan ditugu hizpide; lan potolo hori amaituta, bide berriak urratzen hasi gara.

Hasteko, LOGO-LEHIAKETA izango dugu; izan ere, Kalakariok logoa behar dugu.

Gainera, Ikasle laguntzaileek hainbat osteguneko atsedenaldietan antolatzen dituzten jolasen arrakasta ikusita; EUSKAL JOLASAK antolatzeko erronkari heldu diogu.

KALAKARIEK MIHIA ETA GARUNA JARRI DUTE DANTZAN!

Azaroaren 14an egin genuen Euskara Batzordeko lehen bilera. 50 ikasle baino gehiago bertaratu ziren bigarren jolasgaraian areto nagusian egin genuen bilerara. Euskara bultzatzeko eta lanerako konpromisoari heldu ostean, jo eta su hasi ziren Euskararen Eguna prestatzen.

Zertan dabiltzan jakin nahi duzu? Sar zaitez bilerako aktan (orrialde honen amaieran aurkituko duzu sarbide-botoia).

Hausnarketa

Lehiaketak

Musika eta dantza

Zer da euskara zuretzat?

Honako erantzun hauek jaso genituen:

  • BIZITZA!

  • Oraintxe bertan nire bizitza. Nire ama hizkuntza gaztelera da, baina iruditzen zait euskara oso hizkuntza polita dela eta gehiago erabili nahiko nuke.

  • EGUNEROKOTASUNA

  • Hizkuntza oso garrantzitsua da eta oso ondo sentitzen naiz euskaraz hitz egiterakoan.

  • Komunikatzeko eta ondo pasatzeko hizkuntza. Bizia ematen diguna.

  • Ama hizkuntza. Adiskide sutsua.

  • Niretzako euskara ez da eguneroko hizkuntza. Sentitzen den hizkuntza zaharra eta DIBERTIGARRIA.

  • Euskal kulturaren oinarria, gure nortasuna eta ama hizkuntza.

Hezikuntza aldizkaria inoiz baino mardulagoa izango da.

4. mailako hainbat ikasle hasi dira jo eta ke neuronak martxan jartzen. Aurki ikusiko ditugu Lezon barrena erreportari lanetan.

KALAKA irratia martxan da!

Martxan daude kalakariak eta sutan uhinak! Ez galdu jolasgaraian belarriak gozatzeko aukera, eta irten kalera!