GUDA, SUFRIMENDUA, ERAILA, ERRAUTSAK, GIZATASUNA, DUINTASUNA ETA MEMORIA.
Memoria eta gure historia
258 euskaldun inguru eraman zituzten, Anjel Lekuona bezala, Alemaniako nazien kontzentrazio-esparruetara 1940 eta 1945 bitartean. Mauthausen, Buchenwald, Dachau, Sachsenhausen, Ravensbrück, Neuengamme, Flossenbürg eta beste eremu txiki batzuetan pilatuta, "lanaren bidezko sarraskia" jasan zuten: lan nekagarriaren, elikadura txarraren, janzkera eskasaren eta pilaketak eragindako gaixotasunen ondorioz sortutako gaixotasun hilgarria. Hil zirenentzat, han egondakoen erdientat, bizi-itxaropena zortzi hilabetekoa izan zen. Bizirik atera zirenek ondorio kronikoak izan zituzten, eta hurrengo urteetan horietako asko hil ziren.
Nazismoaren euskal biktima guztien oroitzapena hezkuntzatik eta ezagutzatik dator. Berriro ere gerta ez dadin!
Etxahun Galparsoro - Historiagilea
Gorliz Hospitalean 1926. urtean
Ferrolen soldaduska egiten 1933. urtean
Frantzian errefuxiatua. 1939. urtean
9.500 espainiar inguru pasa ziren nazien kontzentrazio-esparruetatik: Mauthausen, Buchenwald, Ravensbrück, Dachau, Flossenbürg eta abar. Gutxi atera ziren bizirik, eta bizirik atera ziren gutxi horiek Frantziako estatuan bizitzera behartuta egon ziren, gehienak, edo Hego Amerikara emigratzera.
9.500 espainiar inguru igaro ziren nazien kontzentrazio-esparruren batetik: Mauthausen, Buchenwald, Ravensbrück, Dachau, Flossenbürg eta abar. Gutxi atera ziren bizirik, eta bizirik atera ziren gutxi batzuk Frantziako estatuan bizitzera behartuta geratu ziren, gehienak, edo Hego Amerikara emigratzera.
Anjel Lekuonaren gurasoek EUSKO DEIA egunkarian ohar bat argitaratu zuten. Anjelen lagun batzuek gerran eta kontzentrazio-esparru desberdinetara deportatuak izan zirenek, berri hori irakurtzea, gutunak idatzi zizkieten Anjelen gurasoei. Anjel ezagutu zutela erantzun zieten eta Kontzentrazio-esparruan gertatu zitzaiena deskribatu zuten.
Eskutitzak Busturiako Apraiz baserrira iritsi ziren, eta han bizi ziren Angelen gurasoak.
Iturria: eskutitzak Anton Gandarias Lekuona eta familiarenak dira.
Gaur, oroimena gordetzeko asmoz, bizkaiko Busturia eta Txekiar Errepublikako Hradistko herriak senidetu egin dira. Bi udalek protokolo bat sinatu zuten bakea eta bizikidetza sustatzen duten esperientziak trukatzeko.
Obce Hradištko
"Stolpersteine" (alemenez estropezu egiteko harria) Gunter Demnig alemaniako artistaren proiektu bat da. Nazionalsozialistek erbesteratu eta erail zituzten pertsonen patua oroitaraztea da honen helburua. 10x10x10 zentimetroko porlanezko kuboak dira. Goialdean letoizko plaka bat txertatuta dute eta bertan, gogoratzen den pertsonaren funtsezko datuak daude grabatuta.
Busturia herrian instalatu egin zen euskeraz grabatutako lehen Stolpersteina euskal herrian
"Bitxikeria gisa zuek jakiteko, Anjel Lekuona ikastolako aita baten osaba izan zen."
Unai Eguia irakaslearena (+info)
"Eta zelaiak lorerik gabe geratu ziren" eleberrian badira Anjelen pasarteak ere. Unai Eguia ikastolako plastika irakaslearen liburuak Anjelen ete beste kideen sufrimendua eta heriotza deskribatzen ditu, gazte hitleriar batzuen eskutik.
Ikastolako liburutegian duzue maileguan eskuratzeko.
1932an, bi lagunek arte-galeria bat kudeatzen zuten Kalifornian. Horietako batek jaioterrira itzultzea erabaki zuen: Alemaniara. Urruntasunak ez du eragozten San Frantziskon bizi den judu batekin korrespondentzia bidez harremanetan jarraitzea. Baina Hitlerren boterera igoerak eragingo dio bere harremanari, inoiz imajinatuko ez zuketen moduan...
"Paradero desconocido" literatura epistolarraren maisulan labur eta sendoa bat da, baita Europari buruzko historia ezagutzeko aukera da.
POPEL - errautsak
laburmetraia laster zinemetan
Oier Plaza zuzendaria
EGUNKARIETAKO BERRI EZBERDINAK
1) Guipuzcoanos en los campos del Tercer Reich: Una treintena de hombres y mujeres cuyos nombres y localidad de procedencia ahora conocemos padecieron el horror nazi (lotura)
'Deportazioaren Memoria 1945-2025' proiektua konzentrazio esparru naziak askatu zituztela 80 urte bete direnean sortu da. Ekimen honen bultzatzaile eta sustatzaileak Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundea 1940 -1945 eta Gogora−Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua dira.
Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.
Ikasketa-planetan indarkeriari, tratu txarrei eta esplotazioari aurre egiteko gaiak txertatzea, zuzenbidezko estatua, Informaziorako sarbidea, oinarrizko askatasunak babestea.