Egunerokoa


2018/04/24: CanSat Euskadi lehen txapelketan aritu gara pasa den larunbatean.

Bizipen politak eta sentsazio izugarriak gure lehen txapelketan!

Zorionak parte-hartzaile guztiei egindako lanagatik eta mila esker gerturatu zineten guraso eta irakasleei!!

2018/04/18: Txapelketa egunak gertu ditugu eta gure kamisetak jadanik prest daude!!

2018/02/28: Lurrean jarriko dugun antena probatzen hasi gara gaur, seinalea ongi jasotzeko.




Elektronikaren arloa ere nahiko txukundu dugu. Hemen gure CanSat-aren tripak:

2018/02/23: CanSat.es txapelketan parte hartzeko hautatuak izan gara! Hemen berria.

2018/02/22: Gura lanak ez du etenik! Gure lata barruan joango den zirkuitua eztainatzen eta probatzen hasi gara dagoeneko.

2018/02/21: CanSat Euskadi antolakuntzatik bisita berezia izan dugu gaurkoan. Mikel Egurenen eskutik CanSat-aren inguruko masterclass bat jaso dugu eta irrati bidez ikastolako patioaren bestalderaino datuak bidaltzea lortu dugu!

2018/02/10: Tolosa Inauterietan murgilduta egon arren, gure CanSat.es-eko kideak bisitatzera joan gara Zaragozako Etopia Arte eta Zientzia zentrura!!

2018/02/07: Gure paraxuta egiteko lehen saiakera egin dugu gaurkoan.

Mila esker Tolosako Kilo dendari!!

2017 urte amaiera: elektronikan hastapenak egin eta Arduino plataforma ezagutu ondoren, hasiak gara gure CanSat-a programatzen.