Arlo teknikoa

Zein da CanSat baten abiadura?

CanSat-ak kilometro bateko altueratik jaurtitzen dira misioa betebehar duen unean. 120 segundo inguruan lurreratzea gomendatzen da, beraz, gure CanSat-a 8.3m/s abiaduraz eroriko da bataz beste, ia 30km/h!!

Zer egingo du gure CanSat-ak?

CanSat batek bi misio bete behar ditu:

  • 1. misioa: irrati uhin bidez kilometro bateko altueratik presioa eta tenperatura neurtu eta transmitituko du lurrera, gutxienez segundo bakoitzean behin seinalea bidaliko duelarik.
  • 2. misioa: talde bakoitzak bere misioa asmatzen du. Gurea oraingoz sekretua da!!

Nola transmitituko dugu informazioa?

Irrati uhin bidez emitituko dugu airean neurtutako informazioa, segundoko 433 milioi uhin sortzen dituen plaka elektroniko eta antena txiki baten bidez.

Nola jasoko dugu informazioa lurrean?

Airetik bidalitako irrati uhinak yagi antena baten bidez jasoko ditugu, ondoren datuak tratatu eta aztertzeko gure lurreko estazioan.

Paraxutaren diseinua:


Bilaketa eta analisi baten ostean, gure paraxutaren forma eta eraikitzeko modua erabaki dugu. Triangelu moduko haunbat piezaren elkarketak emango digu azken emaitza egokia, guk lortu nahi dugun abiadurarentzat: