SormenGLab proiektua hautatutako ikastetxeen eta Hezkuntza Sailaren artean garatu beharreko programa-kontratua da. Ohiko ikasgelak ikasgune eroso, sortzaile eta inklusibo bihurtzeko egin behar diren egokitzapenei buruz hausnartzera gonbidatzen ditu ikastetxeak. Horretarako, ezinbestekoa da ikastetxearen errealitatetik abiatzea, ikasgelen konfigurazio fisikoa birpentsatzeko, ikasgeletan egingo diren praktika pedagogikoen diseinu gisa; espazioak XXI. mendeko irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuek behar dituzten aldaketak praktikan jartzeko aukera eman behar du.
Programa-kontratu hau sinatzeak proiektua garatzeko eta ezartzeko esparrua ematen dio ikastetxeari, 2022-2023, 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetan, haren printzipio eta helburuen arabera, bere jardun-eremu nagusiak:
Berrikuntza pedagogikoa eta irakaskuntza-prozesuen berrikuspena, XXI. mendeko premietara egokitzeko, eskola-inklusioari etengabe erantzunez.
Esperientziak eta materialak partekatzeko sareak sortzea.
Ikasleen eta irakasleen gaitasun digitalaren eskurapenaren hobekuntza bultzatzea, teknologia digitalak hezkuntzan integratzeko.
Gela tradizionalaren aldaketa bultzatzeko espazioak gune malgu, eroso, sortzaile eta inspiratzaile bihurtzea.
Programa horrek ikastetxeen funtzionamenduan eragiten du, oro har, hautatutako ikastetxe bakoitzaren eta Hezkuntza Sailaren arteko kontratu baten bidez. Kontratu horretan, alde bakoitzak programaren helburuak lortzeko hartutako konpromisoak zehazten dira.
IKASLAB AURREPROIEKTUA
IKASLABEKO EGITURA
IKASLABEKO ARGAZKIAK
Proiektuan «SormenGLab» eko ikaskuntza-egoerak lantzeko eta zabaltzeko proposamen zehatzak sartu beharko dira, honako hauek:
Irekian lizentziarekin argitaratzen dira, adibidez, CC BY-SA 4.0 edo antzekoa.
Irisgarritasuna eta inklusioa kontuan hartzen dituztenak.
Emakumeen jakintzaren ekarpena eta sexismoaren aurkako pentsamendu kritikoa integratzea.
Birziklatzearekin, berrerabiltzearekin, energia aurreztearekin eta iraunkortasunarekin lotutako alderdiak barne hartzen dituztenak.
2022-2023 ikasturteko Ikastetxearen Urteko Planean (IUP) helburuen proposamen bat eta horiei dagozkien ekintzak jasotzea «SormenGLab» proiektuaren hiru eremuetan:
Praktika pedagogikoak hobetzeko helburuak.
Espazioak eraldatzeko helburuak
Proiektu honetarako eskuratutako espazioa, ekipamendua eta materialak behar bezala aprobetxatzeko helburuak.
UPV/EHUk hurrengo 3 ikasturteetan egindako ikerketa-proiektuan parte hartzea: 2022/2023, 2023/2024 eta 2024/2025.
Klaustroaren % 50ek prestakuntza-jardueraren bertaratzea, aprobetxamendua eta amaiera ziurtatzea.
«SormenGLab» bat sortzeko proposamen-memoria bat idaztea, gutxienez honako puntu hauek justifikatzeko:
Ikastetxearen ibilbide pedagogikoaren diagnostikoa.
SormenGLab ikasgela abian jartzeko aldaketa pedagogikoaren proposamena:
Hezkuntza-metodologiak eta -praktikak berrikustea.
Hezkuntza-espazioak eraldatzeko prozesuak.
IKTen hezkuntza-integrazioko proiektuak garatzea, ikastetxearen proiektu digitalarekin lerrokatuta.
2022-2023 ikasturtearen amaieran, ikastetxeek egiaztatu beharko dute «SormenGLab» proiektuan parte hartzeko aprobetxamendua:
2023-24 ikasturterako SormenGLab prestakuntza-plan bat ezartzea, ikastetxearen proiektu digitalean jasoko dena.
Ikastetxearen urteko memorian jasotakoa, SormenGLab proiektuaren garapenaren ebidentzia guztietarako balioko duena.
Ikasturtean zehar garatutako ikaskuntza-egoerak Amarauna-n argitaratzea.
Sailak proiektua zabaltzeko antolatzen dituen jarduera guztietan parte hartzea.
Nondik abiatuko gara.
Zuzendaritzaren onarpena.
Taldearen osaketa.
Espazioaren azterketa.
Pedagogiaren azterketa
Teknologiaren azterketa
Diseinua. Zer eraldatu nahi dugu?
Zergatik?
Zertarako?
Nola erabiliko dira hor dauden guneak?
Teknologia: baliabideak
Inplementazioa. Nola egingo dugu?
Eraldaketaren prozesua dokumentatu.
Helburuak lortzeko zehaztu.
Berrikuspena. Zer lortu da? Zer falta da?
Ebaluazioa egin.
Zer onura izan dituzte ikasleek? Irakasleek?
Familien iritzia. Hobekuntza proposamena egin.
Hedatzea. Zer egingo dugu hemendik aurrera?
Klaustroari aurkeztu emaitzak.
Ikastetxeko prgramazioetan txertatu.
Koldo Mitxelanako proiektuaren aurkezpena. (Bilbon, 2023/11/29)