HEZKUNTZA BERARIAZ SENDOTZEKO PROIEKTUA
Zer?
HBSPko Ikasleak talde arruntetan integraturik egongo dira baina talde horietan baliabide pertsonal gehiago egongo dira (hainbat ikasgaitan 2 irakasle). Horrela, metodologia inklusiboagoak erabiliko dira (talde kooperatiboak, IKTak…); ikasleengana iristea errazagoa izango da eta gertuko jarraipena egiteko aukera gehiago izango da; ikasleek aurkitzen dituzten oztopoen aurrean laguntza gehiago jasotzeko aukera izan dezakete...
Nori zuzenduta dago?
Ahulezia egoeran dagoen gizarte edo kultura ingurune batean daudenentzat.
Ikasketetan atzerapen handia dutenentzat, batez ere arlo instrumentaletan, porrota jasotzeko arriskua dutenentzat.
Eskola sistema arruntera egokitzen ez diren ikasleentzat (oztopoak dituztenentzat).
Funtsezko ezaugarriak:
Programa ingurune ARRUNTEAN garatuko da, INKLUSIBOTASUNEAN oinarrituta (talde arruntetan integraturik daude).
8 ikasle izan behar dira gutxienez HBSPkoak maila bakoitzean.
Zer baldintzak bete behar dira HBSPn sartzeko?
DBHko 1. mailako eta 2. mailako ikasleentzat ESKAERA ONARTZEN BADA HEZKUNTZA SAILEAN
kasturte horretan, 13 edo 14 urte bete dituzten ikasleak eta DBH1 ean matrikulatuta daudenentzat.
Ikasturte horretan 14 urte dituzten ikasleentzat eta DBH 2n matrikulatuta daudenentzat.
DBH2n matrikulatuta daudenentzat eta ikasturte horretan 13 urte dutenentzat; baina kasu honetan JUSTIFIKATU behar da.
DBH2n matrikulatuta daudenentzat, eta ikasturte horretan 15 urte dutenentzat; baina kasu hau SALBUESPENA izango da eta JUSTIFIKATU behar da.
HBSPn sartzeko prozedura:
Irakasle taldeak proposatzen du HBSP ikaslea.
Familiari proposatzen zaio.
Familiak onartu behar du eta onarpena sinatu behar dute.
Ikasleria kopurua, dauden plazak baino handiagoa izango balitz irakasleen artean erabakiko da nortzuk diren egokienak.