Goiko testuliburua lagina besterik ez da.
Informazio gehiago nahi baduzu,
hitz egin Koldo Mitxelena BHIn eremuka dauden irakasleekin: bea@koldomitxelena.eus | 945187055
ZAINDU DEZAGUN MUNDUA
Gure ingurunea etengabe eraldatzen ari gara.
Gure beharrizanak asetzeko sortu dugun ereduak eragin handia du erliebean, kliman eta bizidunengan.
Iada egindako aldaketa batzuk konponezinak dira, baina horrela jarraituz gero, gizakiaren biziraupena kolokan jarriko duen egoera batean murgilduko gara.
1. Zer adibidetan eragin du giza ekintzak ingurumenean?
2. Zer egin dezakegu egoera hau aldatzeko?
3. Nola murriztu dezakegu gizakiak inguruan duen eragina?
4. Gu arazoa edo konponbidea al gara?
Zer egingo dugu 1. ebaluazioan?
Munduak dituen ezaugarri fisikoak kontuan hartuta, talde bakoitzak mahai joko bat sortuko du.