Bitakora koadernoa
Bidea egiten
Bidea egiten
Irudia: Erik Johansson
Iturria: LEHENENGO KAPITULUA- EREMUEN ARABERAKO LANAREN MARKO OROKORRA >
1.3. Justifikazioa >
1.3.2. Eremuak ikaskuntza konpetentzialaren, diziplinartekoaren eta integratzailearen sustatzaile gisa >
7. Nabarmendu behar da eremuen araberako lana nahitaezkoa dela DBHko 1. eta 2. mailetan, eta 3. mailan, berriz, borondatezkoa dela ezartzea, ikastetxearen hezkuntza-proiektuaren arabera.
Iturria: BIGARREN KAPITULUA- EREMUEN ARABERAKO LANA EZARTZEKO ORIENTABIDEAK >
2.1. Eremuen araberako lana ezartzeko antolaketa-neurriak >
2.1.2. Irakasleei buruzkoak >
6. Ikasgaien taldekatze berriak berekin dakar irakasleak edo hainbat espezialitatetako irakasleek lankidetza estuagoa izatea. Eremuen araberako lanaren arrakasta irakasleen arteko koordinazioaren eraginkortasunaren mende dago nagusiki.
Iturria: BIGARREN KAPITULUA- EREMUEN ARABERAKO LANA EZARTZEKO ORIENTABIDEAK >
2.7. Ikasleen kalifikazioa eta mailaz igotzea >
3. Eremu bakoitzaren kalifikazioa honela adieraziko da: kalifikazio negatiboetarako Gutxiegi (GU); positiboetarako, nahikoa (NA), ongi (O), oso ongi (OO) edo bikain (BI). Kalifikazio bakar eta bateratu hori eremua osatzen duten ikasgaietako bakoitzean zenbatuko da, eta guztietan balio bera izango du.
4. Ikasleen espediente akademikoan, eremu bakoitzean lortutako kalifikazioa jasoko da, bai eta eremu hori osatzen duten ikasgaien aipamen zehatza ere.
9. Ofizialki ezarritako eremuen kasuan, kalifikazioa bakarra eta integratua da, eta ikasleen espedientean jasoko da, eremua osatzen duten ikasgaietako bakoitzaren kalifikazio indibidual gisa. Hala ere, promozioari dagokionez, ez da automatikoki interpretatu behar eremuaren kalifikazio negatiboa gainditu gabeko ikasgaien kopuru baliokidetzat. Irakasle-taldeak balorazio bateratua egingo du, ikasleen konpetentzien eskuratze-mailan, aurrerapen orokorrean eta heldutasunean oinarrituta, Ebaluazio aginduaren 31. artikuluan xedatutakoaren arabera. Zalantzarik izanez gero, heziketaren jarraikortasuna bermatzeko interpretazio-printzipio onuragarriena aplikatuko da.
2.8. Gainditu gabeko eremuak >
3. Eremuak ofizialki ezarrita dituzten ikastetxeetan, ondoz ondoko ikasturteetan eremuek jarraipena badute, progresio pedagogikoko irizpideak aplikatu ahal izango dira gainditu gabe dauden eremuak gainditutzat jotzeko:
• Ikasleak DBHko 2. mailara igarotzen badira 1. mailako eremua gainditu gabe dutela, eta curriculum-jarraitutasuna badute hurrengo ikasturteko eremuko ikasgaiek, eremua 2. mailan gainditzeak automatikoki ekarriko du gainditu gabe dagoen 1. mailako eremua gainditzea.
• Ikasleak DBHko 3. mailara igarotzen badira 2. maila gainditu gabe duten eremu batekin, eta 3. mailan jada ez bada eremuen arabera lan egiten, 2. mailako eremua gainditutzat joko da, baldin eta eremu horretako ikasgai guztiak gainditzen baditu.
Ikastetxez aldatzea
4. Ikasleak ikastetxez aldatzen direnean eta eremuen egitura desberdina denean, malgutasunez eta ekitatez jokatuko da:
• Ikastetxe berrian jatorrizko ikastetxean gainditu gabe duen eremuari lotutako ikasgai guztiak gainditzen baditu, gainditutzat joko da.
• Eremuen arabera antolatuta ez dagoen ikastetxe batetik badator eta ikastetxe berrian gainditu gabeko ikasgaiak barne hartzen dituen eremu batean matrikulatzen bada, eremu berria gainditzeak ekarriko du aurreko ikastetxeko gainditu gabeko ikasgai horiek gainditzea.
"Recordad los tres objetivos de una bitácora:
* Recoger información, evidencias, decisiones......
* Analizar y evaluar.
* Reflexionar para proponer (mejoras, cambios, transformaciones)"
Susanna Soler Sabanés