Liburu guztiek ez dute beti egile bakarra: batzuetan zenbait egilek parte hartzen dute.
Informazio hau irudiak dituzten liburuetan soilik agertzen da; gehienetan, haurrentzat diren liburuetan. Argazkiak ere iruditzat hartzen dira.
Zuk irakurtzen duzun hizkuntza ez den beste batean idatzitako liburuetan besterik ez da agertzen informazio hau.
Liburuaren edizioak sortzen dituen gastu guztiak ordaintzen duen enpresa da. Banatzeaz eta liburu dendetan nahiz beste merkataritza esparruetan saltzeaz ere arduratzen da.
Irakurleen adina, gaiak eta abar kontuan harturik, argitaletxeek liburuak hainbat bildumatan argitaratzen dituzte.
Lehen edizioa bada, ez da honi buruzko informaziorik ematen. Lehen edizioa ez denean, zenbatgarrena den esango zaigu bakoitzaren datarekin batera.
Zenbakidun azken orrialdearen zenbakia hartzen da kontuan. Orrialdeak zenbakitu gabeko liburuetan, "zenbakitu gabea" esapidea agertuko da.
Honako hau da ematen digun informazioa: liburua zein inprimategitan inprimatu, josi eta azaleztatu den eta banatzeko prestatu.
Probintzia bakoitzari dagokion informazioa da. Probintziaren inizialekin hasi, probintziari dagokion zenbakiarekin jarraitu, eta argitaratu den urtearekin amaitzen da. Argitaratzaileek lau ale utzi behar dituzte honetaz arduratzen den bulegoan. Hauetako bi Madrileko Liburutegi Nazionalean gordetzen dira.
"International Standard Book Number" edo Liburuak Zenbakitzeko Nazioarteko Sistema. 70ko hamarkadaz geroztik erabiltzen da. 10 digitu ditu eta gidoiez banatutako lau multzotan ematen da. Multzo bakoitzak atal bati egiten dio erreferentzia:
1. multzoa: Argitaletxea zein estatukoa den.
2. multzoa: Argitaletxe-aurrizkia.
3. multzoa: Izenburuaren zenbakia.
4. multzoa: Egiaztatze digitua.
Gaur egun, oso ohikoa da ikustea ISBN-aren azpian informazio bera duen barra kode bat..
Liburua izango denaren izenburuak, testuak, irudiak eta abar ordenatzea eta antolatzea da. Lan hau, gaur egun, ordenagailuz egiten da. Beti ez da aipatzen maketatzailearen izena.
Batzuetan, bildumaren edo azalaren diseinatzailearen izena agertzen da. Zenbaitetan, liburua lehen aldiz non argitaratu zen aipatzen da. Liburu batzuetan , argitaraldia ere aipatzen da; inprimatu den ale kopurua, alegia.
"Sailkapen Hamartar Unibertsala". Aspaldi da liburutegietan liburuak sailkatzeko sistema bat ezarri zela: Sailkapen Hamartar Unibertsala. SHU laburduraz ezagutzen da . Sailkapen honen arabera, liburutegia hamar sail handi hauetan banatzen da:
0.-Orotarikoak: Entziklopediak, hiztegiak, iragarkiak....
1.-Filosofia: psikologia....
2.-Erlijioa:
3.-Giza Zientziak: Estatistika, Ekonomia, Zuzenbidea, , Hezkuntza....
4.-Bete Gabe:
5.-Zientzia soilak: Natura, Fisika, Ingurumena, Landareak...
6.-Jakintza aplikatuak: Medikuntza, Drogak, Teknika...
7.-Artea: Argazkilaritza, Musika, Zinema, Jokoak, Kirolak...
8.-Hizkuntzalaritza: Filologia, literatura...
9.-Arkeología: Geografia, Historia, Biografia...
Liburutegi askotan, beste sailak ere agertzen dira. Zenbaitetan, haurrentzako liburuak helduentzakoetatik bereizi egiten dira eta argibide sistema berezia izaten dute.
Nobelak, "N" hizkia goiburutzat duen sail berezi batean egoten dira. Poesia liburuak, "O" goiburuaren azpian, eta Antzerkikoak "T" hizkiaren azpian. Euskal Herriko eta gauden herriko liburuek ere toki berezia izaten dute.
Liburutegi publikoetan, aipatutakoez gain, zientzia aldizkariak, monografiak, jendarterako materiala eta abar ere izaten dira. Batzuetan bideoteka ere izaten da, eta azken urte hauetan CD-ROM-ak ere aurki daitezke. Ez ditugu ahaztu behar fonotekak dituzten areto bereziak. Hauetan jendea musika entzutera biltzen da.
Liburutegi publikoen antolakuntza eskoletako liburutegien oso antzekoa da. Biak sailen arabera antolaturik daude.
Liburuek lauki berezi bat izaten dute bizkarrean. Lauki horretan, hizki eta zifren bidez informazio bikoitza ematen da:
Liburuan lantzen den gaiaren arabera zein saileko den.
Egilearen abizenaren lehenengo hiru hizkiak.
Garai batean, liburu bat aurkitu nahirik liburutegietara joaten ginenean, kartoi edo paperezko fitxak arakatu behar izaten genituen, eta egileen arabera bilatzen genuen "egileen fitxategia" sailean begiratuz, edota izenburuen arabera, "izenburuen fitxategia" sailera joz.
Gaur egun, hau guztia erabat erraztu da ordenagailuak eskaintzen dituen aukerei esker. Bilaketa, ondorioz, askoz ere azkarragoa da. Izenburuari dagokion hitz bakar bat idazten badugu, hitz hori duten izenburu guztien zerrenda agertuko zaigu. Egilearen izena idazten badugu, egile horrekin lotuta dauden izenburu guztiak pantailaratuko zaizkigu.