9000 izenburu baino gehiagok (25000 ale inguru) osatzen dute gure katalogoa. Kopuru handi bat institutuko mintegien artean dago banatuta baina kopuru handiena liburutegian bertan biltzen dugu.
Ordenagailuak dituen mahaiz gain, 11 ikaste mahai (90 aulki inguru) eskuragarri dituzte gure ikasleek.
Gai desberdineko (Historia, zientziak, geologia, natura, etb.) dozenaka entziklopedia eskeintzen dizkiegu ikasle nahiz irakasleei.
Gehienak mintegian bertan gordetzen badira ere, hona hemen Ingelera txokoa Shakespeare-ren hizkuntzarekin liburutegian jo ta ke aritu nahi dutenentzat. Nobela errazak nahiz hiztegiak daude eskuragarri.
Itzulpenetarako nahiz entziklopedikoak, inor ez da behar duen hiztegirik gabe geratuko.
Guztira 4 dira, 3 mahaiatan banaturik. Erabilera desberdinak dituzte (informazio bilaketa, testu lanak edo lan grafikoak prestatzea, etb.).
Arduradunaren lanpostuan, bere lanerako behar duen ordenagailuaz gain (ABIES aplikazioa erabiltzen dugu), multimedia materialen trataerarako behar den ekipamendua nahiz inprimagailua aurki daiteke.
Argazkian ikusten dena VHS bideoetatik grabaketa digitalak lortzeko behar diren tresnak ikus daitezke.
Ez da batere txikia gure filma bilduma DVD nahiz VHS formatuetan. Klaseetan erabiltzekoak direnez, irakasleei baino ez dira uzten.
Apal arruntetan sartzen ez ziren liburu batzuentzat gune hau ireki dugu ikasleentzako liburu bildumei bideratua.