e-BUG

e-Bug zientzia proiektua


Emailea: Carlos García (Zientzia-Hezkuntza aholkularia Berritzegune Nagusian) eta Arantza Rico (EHUn zientzia esperimentalaren didaktikan ikerlari eta irakaslea).

Nori zuzendua: Lehen Hezkuntza zein Bigarren Hezkuntzako irakasleei

Hizkuntza: Euskara

Lekua: Irungo berritzegunea

Eguna: Irailak 5

Ordutegia: 12:00-14:00

Ikasle kopurua: 30

Edukia:

Zer da e-Bug?

e-Bug Europako proiektua da eta mikrobioen mundua ikasgelan haurren eta gazteen aurrean ikusgarri egiteko diseinatua dago.

Ekimenaren xede nagusiak hauek dira: haurrek eta gazteek mikrobioak eta gaixotasun infekziosoen prebentzio eta tratamendu neurriak ezagutzea, hala nola, infekzio mikrobianoen hedapena eta higiene neurriak, antibiotikoen erabilera egokia eta txertoen erabilera eta funtzioa.

e-Bug baliabide didaktikoak Public Health England-ek garatu ditu hainbat irakasle, profesional eta ikasleren laguntzaz.

Baliabideak modu sekuentzialean edo banakako jarduera gisa erabil daitezke, eta 40-50 minutuko saioetan lantzeko diseinatuta daude. Atal horietako bakoitzak aurretiazko informazioa eskaintzen du irakasleentzat, baita programazio xehatuak, eta ikasleentzako informazio- eta lan-fitxak ere.

Zer eskaintzen du formakuntza-saioak?

✓ e-Bug Junior gida-liburua, Lehen Hezkuntzarako (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez)

✓ Gai bakoitzaren planifikazioa

✓ Ikaslearen lan-orriak

Bertan, Lehen Hezkuntzarako baliabide didaktikoen aurkezpena egingo dugu modu praktikoan (DBHrako ere baliagarriak izan daitezke). Oinarrizko kontzeptuak berrikusi eta ikasleentzako jarduerak egingo ditugu.