Zer behar dugu?
Kotxe txiki pare bat.
Iman pare bat.
Magia dirudi, baina ez da. Etxean eraiki dezakezuen pista batetik jostailuzko kotxeak mugitzen dituzten imanen erreakzioa da. Esperimentua oso erraza da.
Egin behar duzuen guztia da iman bat jostailuzko auto baten goiko aldean itsastea zinta itsasgarriarekin. Beste iman bat erabiliko dugu, alderantzizko polokoa, jostailuzko kotxetxoa erakarri eta ukitu beharrik gabe korrika eginarazteko.
Aukera dibertigarria da haur bakoitzari auto bat ematea eta euren artean lehiatzea helmugara nor iristen den ikusteko.
Kristalezko potea
Xaboia
Ozpina
Bikarbonatoa
Elikagaientzako koloratzailea
Erretilua
Nola egiten da?
Bete potearen 1/4a ozpinaz.
Botaiozu orduan elikagaientzako koloratzailea.
Bota ondoren xaboia eta eragiozu.
Gehitu bikarbonato goilarakada bat.
Jarri potea erretiluaren gainean eta itxaron etxeko sumendia erupzioan hasi arte.
Zergaitik gertatzen da hau?
Ozpinak eta bikarbonatoak batera erreakzio kimiko bat eragiten dute, eta horrek erupzioa eragiten du. Ondorioz, xaboia aparra askatzen hasiko da eta ontzitik atera arte haziko da.