CPI SANSOMENDI IPI
Gasteiztxo + tailerra
Aste honetan, DBH 3. mailako ikasleak telebistako lan-talde bihurtu dira Gasteiztxo+ tailerrari esker. Ikertu, albisteak idatzi, gidoiak prestatu eta... kameren aurrean jarri gara gure albistegi propioa grabatzeko! Nork daki, agian hemen ditugu etorkizuneko kazetariak.
KORRIKA DBHn
DBHko ikasleek eskolako korrikari hasiera eman diote.! Tipi tapa, tipi tapa KORRIKA!!! 🏃🏃🏃
KORRIKA LHn
Lehen Hezkuntzako ikasleak ere eskolako korrikara Joan dira. Zoragarri pasatu dute!! Arratsaldean jolas ezberdinak egin dituzte!! ! Tipi tapa, tipi tapa KORRIKA!!! 🏃🏃🏃
KORRIKA HHn
Haur Hezkuntzako ikasleak eskolako korrikara Joan gara. Primeran pasatu dugu!! Arratsaldean tailer ezberdinak egin ditugu! Tipi tapa, tipi tapa KORRIKA!!! 🏃🏃🏃
ERDI AROKO IBILBIDEA
Asteartean, 6. mailako ikasleek Erdi Aroko ibilbidea egin zuten. Garai hartako eraikinak, gizarte-piramidea eta bizimodua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Egun bikaina!
Arte astea HHn "Fruit and flowers in a blue vase"
Haur Hezkuntzan arte astea ospatu dugu "Fruit and flowers in a blue base" koadroaren bitartez. 🧑🎨🎨
Arte astea LHn "Fruit and flowers in a blue vase"
Arte Astea amaitu dugu!
Aste honetan Fruit and Flowers in a Blue Vase lana landu dugu, Lucie Cousturier bezalako emakume artistak balioan jartzeko eta historian zehar jasan duten diskriminazioaz hausnartzeko. Helburua bete dugu, eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!
Ludoteka
Atzo HH 4 ko ikasleak Ludotekara joan ziren eta akuarelarekin margitzen aritu ziren🎨
Korrika!
*BADATOR KORRIKA LAKUA-IBAIONDOROA*🪸
*NOIZ?*⏰Ostiral honetan 13, arratsaldeko 17:30etatik aurrera
*NON?* 📍 Jacinto Arregui Kalea ( Larrain tabernaren parean)
*ZER?* jolasteko txokoak, korrika txikia eta txokolatada.
Euskara gara!
Martxoak 8 LHn
Martxoak 8a aldarrikatzeko gure ikasleek haientzat eredugarriak diren emakumeak gonbidatu dituzte.💜
Salburuako parkea
🌿 Aste honetan, DBH 1. mailako ikasleok Salburua parkea bisitatu dugu. Ibilbidean zehar, hezeguneko habitatak eta bertan dagoen biodibertsitate handia ezagutu ditugu. Naturaz gozatzeko eta asko ikasteko irteera bikaina izan da! 🌱
APADRINAMENDUAK
Aste honetako apadrinamenduetan, 1. DBHko ikasleek 4º eta 5º mailako haur hezkuntzako ikasleei laguntzen diete jolas eta jardueretan!
Martxoak 8 HHn
Haur Hezkuntzan Aste honetan zehar Martxoak 8 lantzen aritu dira.💜
DBH2
Gaur, martxoak 5, IPI Sansomendi-ko DBHko 2.mailako ikasleek ekintza osagarria izan dute, eta Gasteizko zenbait gune interesgarri ezagutu. *Gasteiztxo* programaren baitan *RNE* irratia, *Artium* museoa eta *Goiuri* jauregia bisitatu ondoren, kulturaren inguruko kale inkestak egin dituzte erdialdean. Horiek amaituta, Podcast tailerreko arduradunekin, goizean zehar jasotako informazioa erabili dute saioa osatzeko.
Sansomendiko ikasleak goiz batez kazetari trebe bilkatu dira!
Ludoteka HH5
A ze goiz dibertigarria pasatu duguna! 🎉🎉 Gaur 5 urteko ikasleek irteera oso berezia egin dugu ludotekara. Primeran pasatu dugu jolasaren bidez hainbat lanbide eta etxeko-lan ezagutzen. ✨✨
Muha eta amona Lala
Gaur HHn ipuin kontalari berezi bat izan dugu gurekin. " Muha eta amona Lala" Arabako Sahara elkartetik. Mila Esker!! @saharaelkartea
LH6. maila "Mugimendu gehiago eta pantaila gutxiago" tailerrera joan dira.
Gaurko bezalajo jarduera txikiekin, "Mugimendu gehiago eta pantaila gutxiago", gure ikasleei sedentarismoa alde batera uzten laguntzen diegu, une errealak, aktiboak eta dibertigarriak partekatuz.
HH3 liburutegira joan dira
HH 3 urteko ikasleak auzoko liburutegira Joan dira! Ze Ondo pasatu dute!
3. mailako ikasleak Euskaraz!
3. mailakook euskaraz hitz eginez botila urez bete eta saria ateratzea lortu dugu!
Aste honetan euskarazko pelikula ikusi eta krispetak jango ditugu, euskaraz hitz egiteaz ahaztu gabe!
Marrazki eta ipuin lehiaketako Irabazleak
Ipuin eta marrazki lehiaketaren irabazleak!!🏆📢 Zorionak!!
Boluntarioak Inauterietan
Mila Esker HHko eta Lhko guraso boluntarioei!!
Inauteriak LHn
Inauteriak LHn 🎶🎵
1go maila obreroz mozorrotu dira. 👷⛑️🔧
2.maila albaitariz mozorrotu dira. 🐕🐖
3. Maila margolariz mozorrotu dira. 🎨🧑🎨
4. Maila sukaldariz mozorrotu dira. 🧑🍳🎂
5. Maila suhitzailez mozorrotu dira. ⛑️🧑🚒
6. Maila medikuz mozorrotu dira. 🧑⚕️🩺
Ze Ondo egin duten!! Zorionak!!
Inauteriak HHn
Inauteriak HHn 🎶🎵
2 eta 3 urtekoak lorezainak izan dira. 🌻🌼🌹
4 urtekoak sukaldariak izan dira. 🎂🧑🍳
5 urtekoak arrantzaleak izan dira. 🐟🐠
Ze Ondo egin duten dantzan!! Zorionak!!
Ludoteka
HH 5 urteko ikasleak auzoko ludotekan egon dira. Ze ondo pasatu dugu!
Inauteri Jaialdia
Liburutegira Bisita
Nork esan du isiltasuna aspergarria dela? 🤫📖 Gaur HH4 gelako ikasleek ilusioz eta ikasteko gogoz bete dute liburutegia.
Gozatu dugu goiz ezberdin batez istorioz, ipuinez eta irudimenez inguratuta. ✨✨✨✨✨✨
Golden abestia
LH 4. mailakoek Golden abestiaren bertsio bat egin dute. Entzun, entzun!!
Ipuin eta Marrazki Lehiaketa
Martxan dago Lehen hezkuntzako "Ipuin eta marrazki lehiaketa". Orokorrean ona izan da ikasleen parte-hartzea.
Oso ekoizpen politak egin dituzue.
Zorionak egindako lanagatik eta zorte on guztioi!
IZOTZ PISTA
Gaur Lh 4ko ikasleak izotz pistara joan gara. Primeran pasatu dugu.
ESPERIMENTUAK
Aste honetan Lh 4 ikasleek naturako esperimentua egin dute. Zer nolako ikerlariak!
ROKODROMOA
Lh 5. Mailako ikasleek eskalada ikastaroa egin dute, primeran ibili dira!
NATURALIZAZIOA PATIOAN
Intsektuen hotela eta egurrezko mahaiak instalatu ditugu, gure patioa badoa forma hartzen!
LUDOTEKA
Gaur 3.mailakoak ludoteka ezagutzera joan gara. Ze zortea hain gertu izatea! 🎨🧩
Bizkotxo Salmenta
LH6ko ikasleak lanean buru-belarri 💪🏼🍰 Ikasturte amaierako irteera ordaintzeko helburuarekin, bizkotxoak egin eta saldu dituzte ilusio handiz! ✨
Boluntarioak Lhn eta HHn
Mila esker eskolara etorri diren boluntarioei!
Agate Deuna HHn
Gaur HHn Agate Deuna ospatu dugu. Ze ondo abestu dugu!!
Agate Deuna LHn
Gaur LHn Agate Deuna ospatu dugu. Ze ondo abestu dugu!!
Bigarren mailako ikasleak
Irakurzaletasuna sustatzen jarraitzen dugu Lehen hezkuntzan. Ostiralean, Gizarte etxeko liburutegia joan ginen 2.mailakoak. Gu izan ginen erabiltzaile eta arduradunak. Ilusio handiz bizi genuen arratsaldea.
AURREMATRIKULA
Otsailaren 2tik 13ra arte aurrematrikulazio garaia izango da. Animatu zaitezte!
HH 5 urte
HH 5 urteko gelakoek hortzen proiektua bukatu dute. Zenbat ikasi dugu!!
Laborategi-Lagun
Gaurkoan 6.mailako ikasleak DBHko ikasleekin egon dira Laborategi-Laguneko proiektua aurrera eramaten, primeran pasatu dute!
Digitalizazio Ikastaroa
Aurten ere familientzat Digitalizazio ikastaroa abian jarri dugu. Hona hemen gure ikasle finak!
Ate Irekiak
Ate irekiak!!
Etor zaitez gu ezagutzera!!
Urtarrilak 30ean 9:30etan Lehen Hezkuntzan (Martin Susaeta 5 kalean)
Animatu!!
Arte Astea HHn: Shot Marilyn's
HHn aste honetan ere primeran ibili gara, Shot Marilyns obrari buruz asko ikasi dugu, arte-lan politak egin ditugu. Zelako artistak!
Arte Tertuliak Lhn: Shot Marilyn's
Arte aste honetan ere primeran ibili gara, Shot Marilyns obrari buruz asko ikasi dugu, arte-lan politak egin ditugu eta tertulietako parte hartzea bikaina izan da. Eskerrik asko etorri zareten guztioi!
5.mailako ikasleak musikan!
Zelako ondo jotzen duten 5.mailakoek!! Artista batzuk dira!
ARTE TERTULIARAKO PREST GAUDE!! GALDUKO DUZU??
Dena prest Arte tertuliak egiteko etorri eta gozatu!
OLENTZERO ETA MARIDOMINGI LHn
🎄✨Lehen Hezkuntzan bisita oso berezia izan dugu: Olentzero eta Mari Domingi.
Gelan partekatzeko opariak ekarri dizkigute, kantatu eta dantzatu diegu eta tarte batez haiekin berriketan aritu gara.
Ilusioz beteta unea, txikiek ez dutena ahaztuko 💖🎁
OLENTZERO ETA MARIDOMINGI HHn
🎄✨Gaur Haur Hezkuntzan bisita oso berezia izan dugu: Olentzero eta Mari Domingi.
Gelan partekatzeko opariak ekarri dizkigute, kantatu eta dantzatu diegu eta tarte batez haiekin berriketan aritu gara.
Ilusioz beteta unea, txikiek ez dutena ahaztuko 💖🎁
BOLUNTARIOAK
Eskerrik asko eskolara sartzen zareten familiei, parte hartzen duzuenoi, zuen denbora, ideiak eta presentzia eskaintzen dituzuenoi. Gaur ematen dizuegun saskia keinu txiki bat besterik ez da —polita, bai—, baina garrantzitsuena betikoa da: familiak bertan daudenean, eskolak hobeto funtzionatzen du.
IKUSKIZUNA
Ostiralean, Ikuskizun zoragarria izan genuen Lehen hezkuntzan. Ikasle eta irakasleok, dantza egiteko eta abesteko aukera aprobetxatu genituen. Eskerrik asko antolatzaileei posible egiteagatik. @eidabek_aurkezten_du
EGUBERRI ETA URTE BERRI ON
GABONETAKO OTZARA
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleok prest ditugu asteartean zozketatuko diren Gabonetako bi saskiak. Anima zaitezte azken zenbakiak erostera. Zorte on!
ORIO RIOS ESKOLAN: GATAZKAK PREBENITZEKO ETA KONPONTZEKO EREDU DIALOGIKOA
Aste honetan Oriol Rios gurekin egoteko plazerra izan dugu. Gatazkak prebenitzeko eta konpontzeko eredu dialogikoa irakasleekin zein ikasleekin landu da.
BIDEO KOPLEN LEHIAKETAN IRABAZLEAK
5. mailako ikasleek Alearen kopla lehiaketan parte hartu dute eta irabazleen artean daude!Zorionak!!
EUSKARAREN EGUNA
Asteazkenean, abenduak 3, Euskararen eguna ospatu genuen. Ze ondo pasatu genuen!
IPUIN MUSIKATUA
Gaur HHn ipuin musikatua ikusi dugu. Ze ondo pasatu dugu!
AZAROAK 25
Aste honetan HHn Azaroak 25eko lanketa egiten aritu dira.
ESPERIMENTUAK DBH-n
Gaurkoan, 6.mailako ikasleak esperimentu batzuk egin dituzte DBH-ko ikasleen laguntzarekin. Zoragarri pasatu dute!
EUSKAL IJITOEN EGUNA
Ostiralean Euskal Ijitoen eguna ospatu genuen Gao Lacho Dromeko kideen laguntzaz.
BROTXETEN ERREZETA
4 eta 5 urteko umeek brotxeten errezeta egiten ikasi dute. Ze goxoak!
ARTE ASTEA: VITORIA GASTEIZKO LANDARE ESKULTURA
Aurreko astean IPI Sansomendin Arte Astea ospatu genuen. Vitoria-Gasteizko landare eskultura landu genuen, eskulan politak egin genituen eta hirigunera joan ginen eskultura eta beste artelan batzuk ikustera. Gainera, familiek gure tertulietan parte hartzeak ilusio handia egin zigun.
Kontzertua
Gaur Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek txango berezia egin dute Gasteizko Kontserbatoriora. Musikaren bidez kontatutako historiari buruzko kontzertu batean izan dira. Asko gustatu zaigun esperientzia izan da!
LH2ko ikasleak Liburutegira joan dira
Asteartean, Lakuako Gizarte etxeko Liburutegia bisitatu genuen Lehen Hezkuntzako 2.mailako ikasleek.
Gure liburuentzako portadak diseinatu genituen.
HH4ko ikasleak Liburutegira joan dira
Astelehenean auzoko liburutegia bisitatu genuen eta bertan ipuin polit bat kontatu ziguten.
EMBARRA2
Abian da gure Embarra2 tailerra! Belaunaldiarteko tailer honetan DBHko 3. mailako ikasleak eta Sansomendiko Bizan zentroko adinekoak bilduko gara zeramika piezak egiteko Proiektu Komunitarioak ikasgaiaren barruan. Joango gara proiektuaren berri ematen eta egindako piezak erakusten!
EDUCAIXA
Aukeratuak izan gara! "La Caixa" Fundazioaren EduCaixa deialdian parte hartu dugu eta aukeratuak izan gara estatuko 400 ikastetxe baino gehiagoren artean. Aurkeztutako proiektuak elkarbizitza eta geletako jarrera hobetzea du helburu eta ikasle, irakasle eta komunitateko kide guztiei zuzenduta egongo da. ¡Os mantendremos al día!
Eskerrik asko @educaixa aukera honengatik!
IPI SANSOMENDIKO ORDEZKARIAK
IPI Sansomendiko Lehen Ordezkarien Asanblada
Gaur egun berezia izan da IPI Sansomendin: Lehen Ordezkarien Asanblada ospatu dugu. Lehen aldiz, 3 eta 14 urte bitarteko ikasleak elkartu dira, ikastetxeko ikasleen ahotsa ordezkatzeko eta partekatzeko.
Bileran, ordezkari bakoitzak bere asanbladen koadernoa jaso du —ideiak, proposamenak eta akordioak jasotzeko lekua—, ikasturte osoan zehar egindako lanaren arrastoa uzteko. Keinu sinplea, baina esanahi handikoa: entzuteko, elkarrizketarako eta elkarrekin hazteko konpromisoa.
Giro alaian eta errespetuzkoan igaro da goiza, eta, noski, asanbladaren hasiera txiki bat ospatzeko hamaiketakoa ere izan dugu. Sansomendin uste dugu heztea ere badela ikasleei ahotsa ematea; eta gaurko ekimenarekin, urrats garrantzitsua eman dugu komunitate bizia, elkarrizketatsua eta parte-hartzailea izaten jarraitzeko.
PIANOJOLEA
Gaur pianojolea HH-ra etorri da. Ze ondo pasatu dugu!!
MAGIALDIA
Gustavo Otero mago eta ilustratzaile zoragarriarekin, primeran ibili dira 3.mailako Ausartak. Untxi eta guzti!
JANTOKIKO LAGUNTZAILEAK
Jantokiko laguntzaileei bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu. Haien laguntza boluntarioa da, eta ahal dutenean etortzen dira, baina etortzen direnero denbora, babesa eta konpainia oparitzen dizkigute. Oso ausartak dira, ezer eskatu gabe laguntzeko prest dauden pertsonak, eta hori beti asko eskertzen da.
KURTSO HASIERA 25/26
BUELTAN GAUDE! Berriro konektatzeko, ikasteko eta gozatzeko garaia da. Galduko duzu?