Sansomendi IPIko Bigarren Hezkuntzako eraikinaren sarrera nagusian informazio ugari duen ohol bat dago: iragarkiak, gazteentzako tailerra, bekak, aisialdia, bidaiak, kirolak, etab.
Informazioa ostegunetan jasotzen da eta ostiral edo astelehen arratsaldeetan jartzen da. Zeregin horretaz DBHko 4. mailako bi ikasle arduratzen gara. Gazteentzako Udal Informazio Bulegoan jasotzen dugu informazioa, eta hortik dator OMIJ izena.
Era berean, lankideen zalantzak argitzeaz eta egunero biltzen ditugun informazio motak sare sozialetan argitaratzeaz arduratzen gara, auzoko jendeari informazioa eman ahal izateko.