Hedatze proiektuak eskola-ordutegia zabaltzeko aukera ematen digu, curriculumeko ikasgaiak eta hezkuntza formala goizez eta beste jarduera erakargarriago batzuk arratsaldez eskainiz. Gure ikasleek eskola-orduetatik kanpo beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzen jarrai dezaten bilatzen dugu, autonomia sustatuz eta bizikidetza hobetuz, eskola-orduetan hainbeste lantzen ez diren alderdiak garatzen baitira: autoestimua hobetzea, autoezagutza, eguneroko zereginak antolatzea...
Astelehen, astearte eta ostegunetan liburutegia zabalik egoten da 15:00etatik 17:00etara, eta gutxienez bi irakasle egoten dira bertan. Lanak, errekuperazio lanak, errefortzu lanak... egiteko unea da.
DBHko ikasleen babesak astelehen, astearte eta ostegunetan egiten dira, 15:00etatik 16:00etara. Talde bakoitzak egun horietako bat du esleituta, eta Lehen Hezkuntzako edo Haur Hezkuntzako eskola bat ere bai.
Arratsaldeko bigarren zatian, 16:00etatik 17:00etara, gure ikasleek parte hartzen duten tailer batzuk eskaintzen dira.