Energia berriztagarrien artean gehien garatzen ari denetako bat eguzki energia fotovoltaikoa da. Gure inguruan gero eta gehiago dira eguzki-panelak ezartzen dituzten enpresa, erakunde eta etxea partikularrrak ere. Gure ikastetxeak ere baditu batzuk.
Bildu zaitezte taldeka. Jarri mapa satelite ikuspegian eta saiatu Bergaran dauden eguzki-panelak topatzen. Ondoren erantzun galderak (Bilaketa erosoagoa izateko, ireki beste lehio batean):
Asko topatu dituzu?
Zein eraikin motetan daude? Publikoak edo pribatuak dira?
Non gehiago ezarri daitezke zure ustez?
Zer abantaila ekarriko lituzke?
Ipintzak ba ote du eguzki-plakarik?
Egoki dabiltza?
Ondoren daukagun galdera honen artean hausnarketa txiki bat egingo dugu gelakideen artean. Ekordezkariek idazkari lana egingo dute eta gelan sortutako ideiak ohar bakar batean bilduko dituzte.
Zergatik egin beharko genuke energia berriztagarrien alde?
Berriztagarria izateak albo ondoriorik ez duela esan nahi du?
Berriztagarria denez nahi adina xahutu dezakegu?
Martxoaren 5ean, energia-eraginkortasunaren munduko eguna ospatzen da urtero mundu osoan (World Energy Efficiency Day esaten zaio ingelesez). Energiaren Euskal Erakundeak kanpaina jarri du abian egun honen inguruan.
Ondorengo estekan kanpainaren web orria ikus dezakezue:
Ekoordezkariek bideratuta ondorengo galdetegiak osatzeko eskatzen dizuegu:
Energia gure eguneroko bizimoduan guztiz beharrezkoa dugu eta askotan ez gara kontziente energia-iturri ez berriztagarriekiko dugun gure mendekotasunaz.
Lehiaketaren oinarriak:
Epea: martxoaren 22tik-apirilaren 22ra
Formatua era askotakoa izan daiteke: Bideo, multimedia aurkezpena, kartel formatoa (digitala edo eskuz egina).
Erabilgarriak izan daitezkeen zenbait txantiloi.
Ondorengo txantiloia osatu beharko da kanpainaren argudiaketa azalduz. Argudiaketa.
Sorturiko materiala ondorengo emailera bidaliko da: ea2030@ipintza.net
Epaimahaiak ondorengo irizpideak izango ditu kontuan:
Lelo nagusiaren egokitasuna.
Kanpainaren atzean dagoen argudiaketaren sakontasuna.
Estetikoki erakargarria den.
Kanpaina diseinuaren txantiloia modu egokian osatua dagoen.
Lehiaketaren irabazlea nor izan den apirilaren 26 argitaratuko da Eskola Agenda 2030ko Sitean. Apirileko azken astean ekordezkariak gelako tutoretza orduetan lan aipagarrienen aurkezpena egingo dute (30 min.)