Honako webgune hau Ipintza institutuaren 50. urteurrena dela-eta sortua dago. Bertan, besteak beste, 50 urte hauetan bildutako hainbat argazki ikusgai jarri ditugu.
Bestalde, urteurrena ospatzeko prestatutako erakusketan argitaratutako katalogoa ere baduzue eskura, non Ipintzaren historiaren hainbat atal interesgarri irakurgai dituzuen.
Beste 50 urtez lanean izango garelakoan, denok batera aurrera bidean!
Espero dugu zuen gustokoa izatea!