24. KORRIKA - 2026ko martxoaren 19tik 29ra
24. KORRIKA - 2026ko martxoaren 19tik 29ra
Martxoaren 27an, ostirala, 24. korrika ospatuko dugu modu bikoitzean:
Goizean HH-koa ikastetxe barruan eta arratsaldez korrika txikia auzoan zehar, eskolakoekin batera.
Eskolakoek koreografia bat proposatu dute ikasleekin lantzeko eta plazan denok batera dantzatzeko eta guk bertso batzuk abestea proposatu genuen ere.
Martxoaren 29an, igandea, KORRIKA NAGUSIA helduko da auzora eta egokitu zaigun kilometroa 3348.a da. Lekukoa Lehendakari Agirre - Benita Asas kaleen arteko bidegurutzean hartuko da.
07:42ean pasatuko dela aurreikusten da baina komenigarria da 15-20 minutu arinago egotea bertan prest.