Hizkuntzaren garapenarekin lotuta ekintza ugari egiten ditugu eskolan, ikasleek beraien komunikazio gaitasuna hobetzeko asmoz.
Horretarako, irakurketaren sustapenarekin zein ahozko komunikazioarekin lotutako proiektu desberdinetan hartzen dugu parte. Gehiago jakin nahi baduzu, klikatu hemen.
Konpetentzia digitala garatzea funtsezkotzat dugu, gaur egungo gizartearen ezaugarri eta beharrak zein diren ikusita.
Hori dela eta, bi ikasturtetan (2020 eta 2022 bitartean) Sare_Hezkuntza Gelan proiektuan parte hartu dugu. Honen bidez, Informazio eta Komunikaziorako Teknologien erabilera arduratsuan sakondu dugu irakasleen zein ikasleen artean, ezagutza orokorrak zabalduz eta ikastetxean jarraitzeko ildo bat ezarriz.
Zientziarako konpetentziari dagokion lekua ematen diogu, etorkizuneko hiritarrentzat funtsezkoak izango diren gaitasunak landuz eta ikuspuntu desberdinak erakusten saiatuz, izpiritu kritikoa sustatzeko asmoz.
Gizartea etengabe aldatzen da, eta etorkizunean behar desberdinei erantzuteko prest egotea oinarrizkoa da, aldaketen aurrean malgutasunez jokatzen jakiteko. Klikatu hemen gehiago ikusteko.