Igeldo auzoaren bihotzean kokatutako eskola da, Donostiaren mendebaldean, Txubillo eta Mendizorrotz mendien artean. Hiri batean egon arren, bere kokapen eta ezaugarriek Eskola Txikien sarean sartuta egoteko aukera ematen digute:
Eskola publikoa da, eta auzoko hezkuntza-eskaintza bakarra Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako etapan.
Euskalduna da.
Adin aniztasuna aberastasun iturritzat daukagu.
Auzoarekin lotuta gaude.
Ezaugarri hauek denek eskola auzoaren parte garrantzitsu izatea egiten dute.