Gure ikasleek ingeniaritza enpresa bateko bazkideak dira eta mota askotako lekaleak ontziratzen dituen enpresa batek ekipo berri bat sortzeko kontratatu ditu.
Elikagai enpresa honek dilistak ohialezko zakuetan saldu nahi ditu eta horretarako ontziratzeko lerro berri bat instalatu behar izango du.
Dilistak traktoreetako erremolkeetan heltzen dira lantegiko silora; hemendik tobera batetaraino garraiatu behar dira; tobera honetan zakuan sartzen diren beste dilista erortzen direnean, geldiarazi behar da garraiatzeko sistema eta era berean konporta zabaldu zakua betetzeko.
Dilistak ohialezko 250 gr-ko zakuetan sartu behar dira.
Ekipoa martxan jartzen denean argi gorri bat piztuko da makina martxan dagoela adierazteko.
Zakua prest dagoenean erretiratzeko, hau da, betetzen denean, argi berde bat piztu behar izango da eta era berean soinu bat entzungo da abisatzeko.