Elektronika analogikoan parte hartzen duten oinarrizko osagaiak bereiztea, hauen funtzionamendua ezagutzea eta eskema elektronikoetan identifikatzen jakitea.
Eskema bat jarraituz, zirkuitu elektronikoa osatzeko gai izatea, elementuak ongi kokatuz eta lotuz.
Simulazio-programak erabiltzen ikastea muntaiak egin eta interpretatzeko.
Zirkuitu elektroniko baten funtzionamendua azaltzeko gai izatea, beste erabilera posibleez ohartuz.